2014ko abenduaren 12an, «Arabako Hitza» astekariko elkarrizketa batean agertu ginen.
Esteka honetan astekaria ikusi ahal duzue.
Hona hemen elkarrizketa:
Gasteizko IG Karratu estudioko kide Iker Gomez eta Itziar Gorosabel arkitektoen irudiko, supermerkatuen hazkundeak Gasteizko hirigintza ereduari erantzuten dio. Dentsitate baxuko auzoetan ez dago aukera denda txikiak zabaltzeko; ondorioz, supermerkatuetara jotzen dute bizilagunek.
Toki zehatzetan kontzentratu dira supermerkatuak Gasteizen. Zergatik?
IKER GOMEZ: Logikoa da supermerkatuak kontzentratuta egotea hiriko toki zehatzetako populazio dentsitateari eta mugimenduari erantzuten diotelako. Zirkulazioaren fluxuen arabera kokatzen dira supermerkatuak.
Nola esplika daiteke supermerkatuen azken bi urteetako hazkundea?
GOMEZ: Gasteizko hirigintza ereduak bultzatu du epe laburrean horrenbeste denda handi zabaltzea. Hiriaren trinkotzea ez da ondo egin, eta Lakuan egindako akatsak errepikatu dira beste auzo batzuetan, Salburuan eta Zabalganan esate baterako. Oso zaila da negozio edo denda txikiak zabaltzea populazio dentsitate txikia dagoen tokietan; beraz, auzokideek supermerkatuetara jotzen dute.
ITZIAR GOROSABEL: Hiriaren trinkotzea bilatzen ari da hainbat arlotan, baina supermerkatuen kasuan ez da politika hori kontuan hartu.
Eta, nahi izanez gero, nola zuzentzen da joera hori?
GOMEZ: Hiriko diseinuan planteatu behar duzu saltoki txikiak nahi dituzula eta auzoak diseinatu populazio dentsitate handiak izateko. 100-200 biztanle hektareako ratioan ez bazaude, oso zaila da merkataritza txikia bultzatzea.
Eta dentsitateaz gainera?
GOMEZ: Mugikortasuna hirigintzaren oinarria dela planteatu behar da. Adibidez, ezin direla egon bost edo hamar minutu baino gehiagoko desplazamenduak erosketa zehatz batzuk egiteko: ogia erosteko, fruta erosteko…
GOROSABEL: Kontuan hartu behar da erabilera diferenteak eman behar zaizkiela auzoko espazioei, aukera ezberdinak eman. Dentsitatea eta dibertsitatea behar dira merkataritza txikia sortzeko.
Kaltegarria al da supermerkatuak kontzentratzea?
GOMEZ: Kalteak ekartzen ditu auzoetan jendea kalean ibiltzea ez bultzatzeak, segurtasun arazo gehiago izango dituzu toki bakartu horietan, energia kontsumo handiagoa behar duzu azalarekiko, zerbitzuak garestiagoak izango dira…
GOROSABEL: Espazio bakartuak sortzen dituzte supermerkatuen kontzentrazioek. Erosketarako guneak dira, besterik ez, eta dendak ixten direnean ez dago bizitzarik; jaiegunetan espazio hila da, eta hori arriskutsua da; hirian deskonexioa sortzen dute. Supermerkatu asko orain kanpoaldean daude, baina hemendik urte batzuetara irla bat izanen dira, hiri erdian geratzen den irla bat.
GOMEZ: Imajinatu hiria Bulebarretik haratago zabaltzen dela; sekulako arazoa izango genuke inguru hori Gasteizekin lotzeko.
Hiriaren egitura degradatzen da.
GOMEZ: Gasteizen akats handia egin dugu dentsitate baxuko auzoak eraiki ditugulako, eta orain arazoa ez da hiria trinkotzea, baizik eta nola lortzen dugun auzo horiei funtzionaltasuna ematea. Hirigintzan egiteko dauden gauzen artean hori da bat, oso inportantea, funtzioen dentsitatea.
Zer esan nahi du funtzionaltasuna emateak?
GOMEZ: Auzoetan egiteko gauzak egotea. Adibidez, Zabalgana auzoan dagoen baratze ekologikoen Zabalortu proiektua. Auzoan ari dira ortuak egiten, espazioa okupatzen, jendea erakartzen eta ekintzak zabaltzen. Auzo horietan arazo nagusietako bat da basamortu batean egotearen sentsazioa dagoela; eraiki gabeko lurzoruek eta etorbide handiek eta zabalek sentsazio hori areagotzen dute. Kalea gurutzatzea esfortzu handia denean, hirigintza arazoak ditugu.