Vitoria-Gasteizeko alde zaharreko etxebizitza baten birgaitzea

<< Portfoliora itzuli "Arkitektura eta eraikuntza"

Ig karratun aurrera eramaten ari garen kasu hau, Vitoria-Gasteizeko alde zaharreko etxebizitza baten birgaitzea da.

Alderik interesgarrienetakoa, oso diru gutxigatik lor daitekeen birgaitze energetikoa da, baina etxebizitza honen erreformak aspektu desberdin asko ditu, eta birgaitze energetikoa baino garrantzitsuagoak direnak gainera. Hauek, arkitekturaren aspektu psikologiko eta utilitaristen barruan sartzen dira, eta erabiltzailearekin dute erlazio zuzena; erabiltzaile bera honako galderei erantzuna emateko gai izan beharko da:

zer behar duen, zer duen helburu, zer nahi duen, zer duen gustoko, nola bizitzeko asmoa duen, zer egin daitekeen, zertarako, zergatik, nola, zenbategatik, zenbatean, zer duen, eta bestelakoak. Galdera hauei esker, bezeroak nahi eta behar duen proiektua garatzeko gai izango gara; hain garrantzitsua den bezero-arkitekto erlazio eta konfiantza sortzeaz gain. Baina post honek etxebizitzaren birgaitze energetikoari buruz hitz egiten duenez, ildo horretatik jarraituko dugu (baliteke aurrerago etxebizitzaren transformazioaren garapenari buruzko operazioei buruz hitz egitea).

Isolamendu termikoari dagokionez, etxebizitza hau nahiko gaizki zegoela esan dezakegu; izan ere, badaude etxebizitzaren puntu asko oraindik gaizki daudenak. Baina, alokairuzko etxebizitza bat denez, ezin dugu pentsatu bezeroak bere bizitza osoa pasako duela bertan, eta beraz, egiten diren inbertsioak neurrizkoak izan beharko dira, bestelako motibazioak ere kontutan izanez.

Kasu honetan, lan bakar batean jarriko genuke arreta berogailuen atzekaldeak hobetuz (karpinterien petoen beheko aldean daudenak eta kaletik 10mm baino estuagoko okume margotu batez bananduta daudenak). Baina oheburukoa zatika estaltzen zuten oholak kentzean, eta hormaren egoera penagarria ikustean, trasdosatzea beharrezkoa izango dela erabaki dugu. Eta bide batez, lana ondo egin eta ahal duguna isolatuko dugu, margotzeko erraza den akabera batekin eta koadro edo balda txikiren bat kokatzeko aukera ematen duena.

Gaia zenbakiekin azalduz gero, 8m2-ko (3.50 x 2.5) horma batekin egiten dugu topo, 1.9 kw·h/m2-ko “U”-a duena, eta azalera horren heren bat (3m2) leiho batek estaltzen du, 4 kw·h/m2 inguruan dagoena. Bestetik, fatxada etxebizitzako hotz eta konplikatuena dela esan beharra dago: Mendebaldera ematen du, ez du eguzkitzapenik ezta udan ere (inguruko eraikinen itzalaren ondorioz), eta kale horretan bertan taberna eta iskanbila gune bat dago (Zapatagile kalea).

Rehabilitación de vivienda en el casco viejo de Vitoria-Gasteiz

Horrela, margolaria etxebizitzaren gainerakoa konpontzen ari den bitartean (bezeroaren kontura), jabeak (lanbidez iturgina) honakoak egiteaz arduratzen da:

  • Galdara aldatu.
  • Sukalde eta komuneko alikatatua (hormetako ia azuleju guztiak erortzen ari ziren, “bafatu” efektuaren ondorioz).
  • Elektrizitatearen instalazioa aldatu.
  • Bestelako konponketak.

Gure proposamenari esker, hormaren “U”-a 0.40-0.42 kw·h/m2-raino jaistea lortu dugu; profil, torloju, burdineria, inperfekzio eta betegarriak kontutan izanda. Gainera, hormari eman diogun akaberari esker margotu eta koadroak, karga txikiak, baldak etab. kokatzeko aukera egongo da; kaleko zarata dezibel batzuk murrizteaz gain. Baina ez dugu isolamendu zehatz hori helburu izan (0.15-0.20 inguruan egotea gustatuko litzaiguke), borrokatu behar izan dugu dena ahalik eta hoberen egiteko erabilgarri geneukan espazio gutxian.

Rehabilitación de vivienda en el casco viejo de Vitoria-Gasteiz

Zer egin dugu?

  1. Neurriak hartu, marraztu, diseinatu, zenbatu eta erosi.

    1. Hormaren neurriak hartu eta CAD-en marraztu.
    2. Soluzio bat diseinatu:
      1. Materialen mozketa eta galera saihesten duena.
      2. Eskaileretatik erraz igo daitekeena.
      3. Muntai eta instalakuntza errazak dituena.
      4. Erosteko erraza dena (stock-en dauden produktuak).
    3. Elementuak zenbatu.
    4. Erosi eta eraman.
  2. Aldez aurreko egokitzapen lanak:
    1. Horma prestatu eta akats eta sabel txikiak konpondu (barruko morteroen askatzearen ondorioz sortzen direnak).
    2. Elektrizitatearen tutueria aske uztea, ondoren jarriko diren kutxetara eraman ahal izateko.
    3. Hutsuneak isolamendu termikoz bete.
  3. XPS isolamendu termikoa:
    1. XPS-zko 3cm-ko lehenengo geruza kokatu, poliuretanozko aparra itsasgarri eta zigilatu perimetral modura erabiliz.
    2. Geruzen junturak aluminiozko zintaz zigilatu.
  4. Zurezko euskarri tradizional baten kokapena (karrera igokari eta langetak): pinu hidrofugozko listoiekin egina 27x50mm
    1. Perimetroa prestatu PU-zko aparrezko bizarrak kenduz.
    2. Perimetroan juntura estankoa kokatu. Honek nolabaiteko mugimendua baimenduko du (Polietilenozko aparrezko 3mm-ko zinta).
    3. Karrera kokatu kurbadura murrizten saiatuz eta nibelatu.
    4. Karrera zurezko forjatura lotu.
    5. Karreran igokarien kokapena markatu.
    6. Igokariak kokatu gunerik ganbilenetik hasita (gure kasuan, erdiko gunetik hasita).
    7. Goiko langeta kokatu.
    8. Nibelatu eta zuzendu.
    9. Hormara finkatu, adreilua bilatuz (ez harea, lur edo karezko morteroa).
    10. PU-zko aparrez eta aluminiozko zintaz zigilatu.
  5. XPS-zko xaflak igokarien artean kokatu:
    1. Xaflak moztu (bi zatitan eta luzetara).
    2. Igokarien alde bietan eta atzekaldean PU-zko aparrarekin kordoi bat osatu.
    3. Xaflak kokatu (aurretik jarritako kordoiak itsasgarri modura egingo du lan).
    4. Junturak aluminozko zintaz zigilatu.
  6. Oholtzen muntaia:
    1. Poliesterrezko napa kokatu betegarri modura (sakonera akatsak zuzendu eta danbor efektua saihestuko du).
    2. Oholtzaren muntaia egin.

Oholtza bukatu:

  1. Zinta, poroak estaltzeko geruza, margotzea eta gozatzera!

Azkenik, hurrengo lanak ere burutu genituela aipatu beharra dago:

  • Sukalde, logela eta egongelan zur laminatuzko zorua jarri genuen (eskaintza eta ezaugarri bereziak aztertuz).
  • Sukaldeko altzari merkeak erosteko aholularitza eta gremioentzat beharrezkoak diren planoak.

Rehabilitación de vivienda en el casco viejo de Vitoria-Gasteiz



Una Respuesta a “Vitoria-Gasteizeko alde zaharreko etxebizitza baten birgaitzea”

  1. José J dice:

    Que buena pinta tiene, ha quedado muy bien

Deja un comentario