Aurrezpena Vitoria-Gasteizko etxebizitzetan

Aurrezpena Vitoria-Gasteizko etxebizitzetan altua da, oso altua eraikin askorentzat, inguratzaileetatik (altxaerak, estalkiak, leihoak,…) bero asko ihes egiten baitu.

Aurrezpen hau, Vitoria-Gasteizko klimari lotuta doa. Vitoria-Gasteiz ez da esaten duten Siberia-Gasteiz-a, berotze sistemarako ia energia termikorik gabe bizitzeko oso aproposa da eta.

Hotzagoak diren hiri gehiago daude; eta Euskadin, uste dugun baino eguzki gehiago dago.

Vitoria-Gasteizen, 90m2-ko hegoaldera zuzendutako etxebizitza batek, neguan berotzeko eguzki-energia nahikoa izan dezake. Baina, etxebizitza edo eraikina pasiboak izateko eraldatu behar dira. Honela, eraikinak urtero ez luke behar izango energia termikoko (beroa) 15kw.h/m2 baino gehiago konfort egoeraren 20-22ºCtan mantentzeko.

Urtero eguzkiaren 15kw.h-ak izango ez bagenitu, ordaindu beharrekoa hau izango litzateke:

  • Gas Naturala (0.066€/kwh): 15 x 90 x 0.66 = 90€/urtero
  • Gasoila (0.100€/kw·h): 15 x 90 x 1 = 135€/urtero

Kontsumo hori posiblea da.

Gasteizko neguko eguzkiak energia termikoen kontsumoa guztiz murrizten lagundu dezake.

Gainera: Bilbo eta Euskadiko Kostak neguan Gasteizek baino eguzki gehiago dute (Euskal Herriko eguzki erradiazioaren Atlasa – EVE) (1998 osteko  bertsiorik ezagutzen duzuen galdetzeko aprobetxatzen dut)

Con este sol es posible el ahorro en viviendas de Vitoria-Gasteiz; Atlas de Radiacion Solar del PaisVasco.

Eguzkiak Vitoria-Gasteizko etxebizitzen aurrezpena ahalbidetzen du.

Hileko batazbesteko erradiazioak Vitoria-Gasteizko eta Euskadi osoko etxebizitzen aurrezpena dakar.

Eguzkiaz baliatuz neguan erosotasunaz bizi gaitezke.

Hala ere,

Zenbat energia erosten dugu urtero berotze sistemarako?

-Nire etxebizitzak 90m2 baino gutxiago ditu, baina energia asko kontsumitzen du.

Hau da, Vitoria-Gasteizko etxebizitzen aurrezpena altua izan daiteke, oso altua.

gasteizmografia.com-en Vitoria-Gasteizko eraikinen irudi termografikoetan ikusi dugun bezala, eraikinak hobetu daitezke.

Hauek inguratzaileen ohiko energia galerak erakusten dizkigute: altxaerak, estalkiak, leihoak, egitura eta kanpoaldearekin harremanetan dauden gorputzak, hegaldun gorputzak, …

Leiho eta aroztegien estankotasun falta agerian daude ere, baita ohiko baina ez derrigorrezko zubi termikoak ere.

Hau da, eraikinek, gaur egun dauden moduan, energia kantitate handia kontsumitzen dute (guztiok eraikinen erosotasuna eta berotze sistema piztuta mantentzeko behar dugun diru kantitatea ezagutzen dugu) .

Hauek energia termikoen kontsumo baxuko eraikinetan eraldatu ahal dira.

Eragiketa lanen kostua eraikinaren araberakoa da.

Funtsezko gastuak arotzeria, elkargune eta erremateei dagokie. Diseinu, elkargune edota erremateen exekuzio desegokiek energia termikoen kontsumoa izugarri igo ahal dute; bikoiztu edo hirukoiztu arte.

Etxebizitza edo eraikinen aurrezpen potentzialaren azterketa bakoitzarekin edota energia efizientziaren ziurtagiri bakoitzarekin, auzo, garai edo promozio bat ezagutu dezakegu.

Eta energiei lotzen gaituen lokarria askatzeko aukera ikusiko genuke.

Homogeneotasuna eta eraikin errepikakorrek soluzioak bilatu, aurkitu eta errepikatzea ahalbidetu beharko lukete, eraikinen energi kontsumoa murriztea lortuz.

Etxe, eraikin, komunitate edo auzoak diseinatu ahal izateko, auzokideen partehartzea berebizikoa da.

Haien laguntza lortzen ez badugu, Vitoria-Gasteiz eraldatzea ezinezkoa izango da.



Deja un comentario