Saio informatiboak – Energia sustapena eta erosotasuna etxean

Otsailaren 25ean, Xabier Sáenz del Castillo-rekin (PREST STA), ¡Arriagako Gizarte Etxean egongo gara!

Saio informatiboak – Energia sustapena eta erosotasuna etxean

Saio informatiboak, energia sustapena eta erosotasuna etxean

Ekonomia Sustapenerako Sailak herritar orori, etxebizitza eta aretoen jabeei, funts administrazioaren alorreko profesionalei, auzo erkidegoei eta abarri zuzendutako informazio saioak antolatuko ditu, teknika eta material eraginkorrak eta ingurumen aldetik iraunkorrak erabiltzeak, bai eta etxebizitzak zuzen mantentzeak ere, zer-nolako ekonomia, osasun eta erosotasun abantailak dakartzan erakusteko xedez.

Informazio saio horien lehen edizioa 2014ko otsaila eta martxoa bitartean egingo da, udaleko gizarte etxeen sarean. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

pdf Informazio-liburuxka

Saioak

Saioak
Izenburua Noiz Ordutegia Non
Badakizu nola aurrez dezakezun energia etxean? 2014/02/06 19:00 – 20:30 Pilar Gizarte Etxea
Zergatik komeni zaizue zuen etxebizitza-blokea energiaren ikuspuntutik birgaitzea? 2014/02/13 19:00 – 20:30 Iparralde Gizarte Etxea
Laguntza behar duzu zure etxeko energia-ziurtapena ulertzeko? 2014/02/20 19:00 – 20:30 Aldabe Gizarte Etxea
Zure etxea ondo isolatuta al dago? 2014/02/25 19:00 – 20:30 Arriaga Gizarte Etxea
Zure etxea eta zure lantokia badira leku osasuntsuak? 2014/03/06 19:00 – 20:30 Ibaiondo Gizarte Etxea
Badakizu nola interpretatu zure energia-faktura? 2014/03/13 19:00 – 20:30 Judimendi Gizarte Etxea
Badakizu berogailua nola erabili aurrezteko? 2014/03/20 19:00 – 20:30 Hegoalde Gizarte Etxea
Zer dira ia batere energiarik ez kontsumitzen duten etxeak? 2014/03/27 19:00 – 20:30 Ariznabarra Gizarte Etxea

Saio informatiboen edukiak

Badakizu nola aurrez dezakezun energia etxean?

Saio informatibo honetan gomendio praktikoak emango dira gure etxeetako energia-kontsumoa murrizteko, eta, horrela, hileko fakturan aurrezteko.

  • Herritarrei eskainia.
  • Hizlaria: Adelina Uriarte (Slow Energy).

>>igo

Zergatik komeni zaizue zuen etxebizitza-blokea energiaren ikuspuntutik birgaitzea?

Saio informatibo honetan eraikinen zein etxebizitzen birgaikuntzan energia aurrezteko irizpideak ezartzeko abantailak aditzera emango dira. Izan ere, energia-birgaikuntza egin eta gero, bizi-kalitatea hobetzen da, eta energia-kontsumoa murrizten da.

  • Onibar-administratzaileak eta auzoko komunitateei eskainia
  • Hizlariak: Isabel Pineda (Vitoria-Gasteizko Udala) eta Ramón Ruiz Cuevas eta Ismael Vila (Arkitektoak. Zaramagako eraikin baten birgaikuntza energetikoa)

>>igo

Laguntza behar duzu zure etxeko energia-ziurtapena ulertzeko?

Zure pisua, etxebizitza familiabakarra, bulegoa edo lokala saltzeko edo alokatzeko energia-ziurtagiria behar duzu. Horrek esan nahi du etxeak kontsumitzen duen ener-gia zein den jakin behar dela. Eta hori beroketa-sistemaren arabera, itxieren kalitatea-ren zein egoeraren eta abarren araberakoa izango da. Informazio-saio honetan energia-ziurtagiriari buruzko zalantzak argitzen saiatuko gara: nork egin dezakeen, zenbat kostatzen duen, zergatik egin behar da…

  • Etxebizitzen edo lokalen jabeei eskainia.
  • Hizlaria: Miguel Ángel Muiños. F&M Energía.

>>igo

Zure etxea ondo isolatuta al dago?

Saio informatibo honetan etxeko inguratzailearen isolamenduaren garrantzia ikusiko dugu. Izan ere, kontuan hartzeko alderdi nagusia da, energia aurreztu nahi badugu, energia onena, kontsumitzen ez den energia baita. Termografia oso erreminta erabil-garria da zure etxeko beroaren eta diruaren ihesak ikusteko.

  • Herritarrei eskainia.
  • Hizlariak: Iker Gómez Iborra (Ig Karratu Arkitektura) eta Xabier Sáenz del Castillo (Prest Servicios Termográficos).

>>igo

Zure etxea eta zure lantokia badira leku osasuntsuak?

Gero eta gehiago entzuten dugu norbaitek hor edo han osasun-arazoak izan dituela gaixo dagoen eraikin batean bizitzeagatik edo lan egiteagatik. Saio informatibo hone-tan aditzera emango dira etxe zein bulego batean izan daitezkeen arazo nagusiak (kutsadura kimikoa, hezetasuna eta lizuna, erradiazio elektromagnetikoak, eta abar), eta horiek pertsonengan dituzten ondorioak, hala nola murrizteko edo kentzeko har ditzakegun neurriak.

  • Herritarrei eskainia.
  • Hizlaria: baieztu gabe.

>>igo

Badakizu nola interpretatu zure energia-faktura?

Faktura ulertzea lehenengo pausoa izan daiteke beharrezkoak ez diren gastu energe-tikoak kentzeko. Helburu praktiko hori lortuko dugu saio informatibo honetan.

  • Herritarrei eskainia.
  • Hizlaria: Iñigo Zornoza (Georka Consulting).

>>igo

Badakizu berogailua nola erabili aurrezteko?

Gure hiriak negu latzak ditu. Horregatik, berogailua era eraginkorrean erabiltzeak energia-fakturan aurreztea ekar dezake. Saio informatibo honetan hori lortzeko go-mendio praktikoak emango ditugu.

  • Herritarrei eskainia.
  • Hizlaria: Aintzane Ibarrarán (Amaiba Ingeniería).

>>igo

Zer dira ia batere energiarik ez kontsumitzen duten etxeak?

Europan 2020ra aldera etxebizitza mota honen aldeko apustua egingo da. Garrantzi handikoa da herritarrok kontzeptu honetara ohitzea, eta etxe hauek dituzten abantailak -ohikoekin erkatuta-zein diren jakitea.

  • Herritarrei eskainia.
  • Hizlaria: Adelina Uriarte (Construcciones Urrutia).

>>igo



Deja un comentario