Etxebizitza baten erreforma eta energia aurrezpena

<< Portfoliora itzuli "Arkitektura eta eraikuntza"

2010.urtean, Vitoria-Gasteizeko San Martin auzoan etxebizitza baten erreforma egin genuen.

Vitoria-Gasteizeko San Martin auzoan J.A. Coderchek egindako Ajuria etxadia dago. Eraikin hauek mediterranear klimarako oso egokiak dira, zoritxarrez, Vitoria-Gasteizko klimarentzat, ez hain onak.

Herencia de Coderch: viviendas de Ajuria

Erreforma honetatik aipagarrienak hurrengoak dira:

  • Opera prima bat izan zen.
    • Guretzat lehenengo etxebizitza-erreforma izan zen.
  • I+G+b esperientzia bat izan zen:
    • 25 urteko fatxada baten barnealdeko egoera ezagutzeko aukera izan genuen..
    • Barne-isolamendu sistema bat diseinatu genuen.
    • Isolamendu akustikodun soluzioak ezarri genituen.
    • Etxebizitzaren bizigarritasuna hobetu genuen.
    • Eboluzionatu daiteke (oraindik gauza gehiago inplementatu daitezke).

Estado de las fachadas previo a la reforma de vivienda

  • Obrak autoeraikuntzaren bidez bereziki garatu genituen:
    • Obra txikien produktu, sistema eta materialen hornidura mugaketa ezagutu genuen.
    • Eskuragarri zeuden muntai sistemak ezagutzeko aukera izan genuen.
    • Proposatutako diseinu eta prozesuen egokitzapena egiaztatu genuen.
    • Diseinatutako sistemak hobetu eta garatu genituen.
    • Obraren kostua murriztu genuen.
    • Obraren iraupena luzatu zen (Ikerrek bitartean astero 35orduko lana eta tesina egin baitzituen).

Reforma de vivienda en Vitoria-Gasteiz, imágenes

Laburbilduz, erreforma honen esperientzia ikaragarria izan zen, edozein arkitektori gomendatuko geniona, noizean behin eskuak zikintzeak planteamenduen bideragarritasuna konprobatzen laguntzen baitu.

Etxebizitza-erreforma honi buruzko informazio gehiago ezagutzeko, EESAP4 kongresurako idatzitako paper-a aztertu ahal duzue:

Edota kongresuan egindako aurkezpena kontsultatu:

Azkenik, erreforma honek gauza asko lortu zituela esan beharra dago, hala nola: etxebizitza epel eta atseginago bat eta faktura energetiko baxuagoak.



Deja un comentario