Zer da EITa eta noiz osatu beharko dut

Zer da EATa eta noiz osatu beharko dut

zer da eit eta noiz osatu behar dut

Zer da EIT?

Goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei, eta eraikinaren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei eta energia eraginkortasunaren egoerari buruzko informazioa emango da, baita baldintza horien balizko hobekuntzaren gainekoa ere.

Zertarako balio du EITak?

Eraikinaren kontserbazio egoera zein den jakitea, hauexetarako:
- Higiezinetan edota inguruetan diren pertsonentzako arriskuak eta kalte fisikoak ekiditeko.
- Jarduketa edo birgaikuntza garestiagoak prebenitzeko.
- Eraikinaren bizitza baliagarria luzatzeko, eraikina oinarrizko egoera jartzeko eta kontserbatzeko prozesua abiaraztean.
- Irisgarritasunaren hobekuntza eta energia eraginkortasuna sustatzeko.
- Higiezinen merkatua mugiarazteko
- Birgaikuntza sustatzeko
- Erosleari informazioa emateko
- Birgaikuntza eta lagunen politika bultzatzeko eta norainoko infraetxea den eta eraikitako ondarearen egoera zein.

Arau eremua

Birgaitzeari, berritzeari eta hiri-berroneratzeari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 LEGEA

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 LEGEA

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 DEKRETUA

Maiatzaren 24ko 80/2013 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duen 241/2012 Dekretua aldatu duena.

EAEko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duen 2012ko azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuko II. eta III. eranskinak aldatzen dituen Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuaren 2013ko urriaren 15eko AGINDUA

Zer da EuskoRegite?

INTERNETEKO PLATAFORMA DA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOAREN ERREGISTRORAKO. Eusko Jaurlaritzak ezarria du, eraikinen jabeei erraztasunak emateko EIT nahitaez egin beharra bete dezaten eta udalei EIT kudeatu eta kontrola dezaten.

Era berean, EITk EAEn duen garapenari buruzko informazio-iturria ere bada, udalek emandako datuak oinarri hartuta.

EITaren norainokoa eta edukia

Hauexek biltzen ditu Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak:

- Eraikinaren kontserbazio egoera ebaluatzea, eraikinean ikusitako hutsuneak, kalteak eta balizko kausak zein diren jakiteko, baita eraikinaren egonkortasuna, segurtasuna, estankotasuna eta egituraren finkapena bermatzeko gomendaturiko neurriak ere. Hala, eraikinari datxekion helburuaren arabera erabili ahal izango da.
-  Irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzak eta eraikinean sartu eta erabiltzeko ezintasuna duten pertsonak diskriminatzen ez direla ebaluatzea, indarreko araudiaren arabera. Hartara, eraikinean baldintza horiek betetzeko zentzuzko egokitzapenak egin litezkeen edo ez erabakiko da.
-  Eraikinaren energia eraginkortasunari buruzko egiaztagiria, indarreko araudiak horretarako ezarritako edukia eta prozedura biltzen dituena.
- Jabeen erkidegoek edo taldeek aginduta eginiko EITek, baldin eta eraikin edo higiezin osoari badagozkio, eraginkortasuna izango dute eraikinean dauden lokal eta etxebizitza guztietan.

EIT nahitaez eduki behar dutenak

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) nahitaez egin beharra dute hauexen jabeek:

- Katalogaturiko edo babesturiko eraikuntza oro, antzinatasuna edo babes araubidea edozein delarik.

- 50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza oro. Era berean, termino beretan sartzen dira betebehar horretan “antolamendutik kanpoko” eraikinak, Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101.5 artikuluan eraikuntza horientzat ezarritako araubideari kalterik egin gabe.

- Eraikuntzak kontserbatzeko edo irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.

Nork osatu ahal du EITa?

Goi mailako teknikari eskudunek izenpetu ahal izango dute AET, baita, hala denean, erregistraturiko ikuskaritza erakundeek ere, betiere teknikariak badituzte erakunde horiek.
Horretarako, goi mailako teknikari eskuduna da obrak idazteko edo zuzentzeko eta eraikuntzako obrak burutzeko zuzendaritzarako gaikuntza ematen duten titulazio akademikoak eta lanbide titulazioak dituena, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Teknikari horrek adierazpen arduratsua aurkeztu beharko du EITren agiriarekin batera, Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuaren 2013ko urriaren 15eko aginduko II. eranskinean bildutako ereduaren arabera.

EIT aurkezteko epea

Eraikuntzen azterketa teknikoa antzinatasunaren arabera modu ordenatuan egiteko xedearekin, 13. artikuluari jarraituz eta, hala denean, udal plangintzari kalterik egin gabe bigarren xedapen gehigarrian ezarri denarekin bat etorriz, ondorengo programazioaren arabera burutuko da EIT:
- 2018ko ekainaren 27ra arteko epea izango dute EIT egiteko dekretu honetan aplikazio-eremuaren barruko egoitza erabilerako eraikin guztiek, baldin eta 2017ko ekainaren 27an 50 urteko edo gehiagoko antzinatasuna badute, salbu eta data horretan indarreko azterketa teknikoa badute, Dekretu honetan ezarritakoarekin bat eginikoa.
- Dekretu honen aplikazio-eremuaren barruko egoitza erabilerako eraikinek, baldin eta 50 urte betetzen badituzte 2017ko ekainaren 28tik aurrera, eta data horretatik aurrera katalogaturiko eraikinek urtebeteko epean egin beharko dute EIT, eraikinak antzinatasun hori betetzen duen egunetik hasita -egoitza erabilerako eraikinetan-, edo halakotzat hartzen direnetik -katalogaturiko eraikina denean-.
Biderako fatxadarik edo herri erabilerako gunerik ez duten familia bakarreko eraikuntzek EIT aurkeztuko dute udalak hala eskatzen duenean.
Ostalaritza eta egoitza erabilerako eraikinek, hiri birgaikuntza, birsorkuntza eta berrikuntzari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legearen arabera, bost urteko epean eduki eta aurkeztu beharko dute EIT, 50 urteko antzinatasunera iristen direnetik hasita, salbu eta indarreko azterketa teknikoa badute dagoeneko.
Kontserbazio, irisgarritasun edo energia eraginkortasunerako obrak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioaren laguntzak baliatu nahi dituzten titularren eraikinek EIT egin beharko dute laguntza eskaera gauzatu baino lehen, eraikinaren antzinatasuna edozein delarik. Higiezina dagoen udaleko sarrera-erregistroaren zigilua eduki behar du EITk.

Zenbat balio du EIT batek?

EITa osatzeko aurrekontua konpromisorik gabe eskatzeko, hurrengo galdetegia osatu mesedez. Zurekin harremanetan jarriko gara.

Zure izena (beharrezkoa)

Telefonoa

Zure e-maila

Kalearen izena (beharrezkoa)

Portalaren zenbakia (beharrezkoa)

EITa osatzeko aurrekontua behar izatekotan, hurrengo kutxatila markatu eta galdetegiarekin jarraitu:

 Aurrekontua prestatzea nahi dut:

Etxebizitza kopurua:

portalari dagokion lokal kopurua:

Solairu kopurua (Behe s.+solairu kopurua eta atikoa):

Eraikinaren etxebizitza bakoitzaren eraikitako guztizko azalera (metro karratuetan, gutxi-gorabeherakoa):

Eraikuntza mota:
Hormigoizkoa Mistoa Metalikoa Zurezkoa 

ITEa osatzearen zergatia:

Oharren bat utzi nahi izatekotan, arretaz irakurriko dugu

 Ohar legala irakurri eta onartzen dut.
captcha

Eta EITa ezegokia ateratzen bada?

Hurrengo pausoak jarraitu beharko digutu:

subsanacion-ites



Deja un comentario