PTA: Birgaitzea eta I+G+b

PTA Pintor Tomas Alfaroren akronimoa da; birgaitzeko etxebizitza hartzen duen Gasteizko kalearen akronimoa, hain zuzen.

Etxebizitza eraldatzea inguratzailearen portaera hobetzeko asmoz hartutako erabakia izan zen, nahiz eta horretarako fatxadaren arku-barnea goitik behera berregin behar izan.

Envolvente previa de la vivienda transformada año 2010

2010ean eraldatutako etxebizitzaren aurretiko inguratzailea.

Irudian inguratzaileak aurrez zuen itxura ikus daiteke, kanpotik barnera: Adreilu zulatua, 1-2 zentimetroko “iragazgaizteko” morteroa. Beira-zuntzeko manta (e:6 cm) aire-ganbera “ez aireztatua” (e:10 cm) eta adreilu mehezko trenkada (4 cm) zementuzko morteroz (1 cm) eta igeltsuzko luzituz (1 cm). Nahiz eta 6 zentimetroko isolamendua izan (egungo arauak, EKTak, soilik 4 zentimetrokoa eskatzen du) bero-galerak oso handiak ziren, eta neguan hotz sentsazioa jasanezina zen (etxe horretan bizi izan nahiz 8 urtetik 18 urtera bitartean).

Aurrerago ikusiko dugunez, etxe horretako isolamenduaren akatsa thermal looping izendatzen da; eta EKTan ez da aintzat hartzen (etxebizitzen energia-efizientziarekin eta erosotasunarekin zerikusia duten beste hainbat alderdi aintzat hartzen ez diren bezalaxe).

Irudian ikus daiteke arkugainaren eta arkubarnearen artean ez dagoela erresistentzia-konexiorik (horri esker, barneko orria kendu ahal izango dugu kanpoko orriaren egonkortasunean eragin gabe).



Deja un comentario