Eraikinen birgaikuntza sustatzeko programa

4. programa: Eraikinen birgaikuntza sustatzea

Sustapen Ministerioak iragarri berri duen Etxebizitzen alokairua, eraikinen birgaikuntza eta  hirien berroneratze eta berritzea sustatzeko Estatuko Planak (2013-2016) laguntza berriak jasotzen ditu , etxebizitza-eraikinetan eraginkortasun energetikoa hobetzera bideratutakoak. 1981 urtea baino lehenago eraikitako higiezinen jaso ahal izango dituzte etxebizitzak birgaitzeko fondoak, iraunkortasun irizpideei erantzuteko, eta diru-laguntzok 2.000 euro artekoak izango dira etxebizitza bakoitzeko.

Programa de fomento de la rehabilitación edificatoria

 Azalpena Programa honen helburua da mantentze-lan eta obrak finantzatzea. Esku-hartze horiek etxebizitza-eraikin kolektiboetako instalazio finkoetan eta bertako ekipamenduetan egingo dira, elementu eta espazio komunetan, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte:

  • 1981 urtea baino lehenago bukatuak izatea.
  • Sestra gainean eraikitako azaleraren gutxienez %70 etxebizitzatarako erabilita egotea.
  • Etxebizitzen %70 gutxienez jabeen edo errentariaren ohiko bizilekua izatea.

Salbuespen gisa, aipatutako baldintzak bete gabe ere, honako ezaugarriak dauzkaten eraikinak onartuko dira:

  • Egituran edo bestelakoetan kalte larriak dauzkatenak, Programan barne hartzea justifikatzeko adinakoak.
  • Erabat alokairura bideratuta daudenak, gutxienez, laguntza jaso eta 10 urteko epera begira.

Eraikinetan egingo diren esku-hartzeek honako helburuak izan beharko dituzte:

  • Kontserbazioa.
  • Kalitatea eta iraunkortasuna hobetzea.

Irisgarritasunari dagozkion arrazoizko konponketak burutzea.

 Onuradunak Jabeen erkidego eta taldeak, etxebizitza-eraikinen jabe bakarrak. Laguntza jaso eta, gutxienez, 10 urte gehiagorako alokairu-eraikinetan, honakoak ere izan daitezke onuradunak: Herri Administrazioak, zuzenbide publikoko erakunde eta elkarteak, enpresa publikoak, merkataritza-sozietateak (higiezinen jabe diren Administrazioak kide badira).

Baldintzak:

  • Eraikinak “ebaluazio txostena” edukitzea.
  • Esku-hartzeetarako Jabeen Erkidegoaren/Erkidegoen adostasuna izatea.
  • Kontserbaziorako esku-hartzeetan honako esku-hartzeek lehentasuna izango dute: eraikineko jabeen %60 gutxienez bizikidetza-unitateetako kide direnean, baldin eta unitatearen diru-sarrerek IPREM adierazlea bider 6’5 gainditzen ez badute.
  • Gutxienez 8 etxebizitza izatea, lanen helburua izanik kalitatea eta iraunkortasuna hobetzea eta irisgarritasuna hobetzeko arrazoizko konponketak egitea. Salbuespena izango da aldi berean kontserbazio-lanak burutzea eta urritasuna duten edo 65 urtetik gorako pertsonak bizi izatea.
  • Burutuko den esku-hartzearen Proiektua aurkeztea. Esku-hartze jakin  bat gauzatzeko proiekturik behar ez bada, teknikari eskudunak egindako memoriaren bitartez justifikatuko da Eraikuntzaren Kode Teknikoari egokitzen zaiola.
 Laguntzak
  • Ekintza baterako, gehienez: 2.000€ etxebizitza bakoitzeko, kontserbazio lanetarako. 1.000€ gehiago aldi berean kalitate eta iraunkortasun-lanak burutzen badira eta beste 1.000 irisgarritasun-lanak ere burutzen badira.

2.000-5.000€ kalitatea eta iraunkortasuna hobetzeko esku-hartzeetarako. 4.000€ irisgarritasuna hobetzeko. Zenbateko guztiak %10ean areagotu daitezke Kultura Intereseko Ondasun izendatutako eraikinetan.

  • Etxebizitza bakoitzeko eta lokalen 100 m2 bakoitzeko, gehienez: 11.000€ (12.100€ Kultura Intereseko Ondasun izendatutako eraikinetan).

Eraikin bakoitzeko gehienez: Esku-hartzean diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 (salbuespen gisa, irisgarritasun-lanak, irisgarritasunari dagokion partidan baino ez, %50era arteko laguntza).



Deja un comentario