Bainuak egokitzeko programa

BAINUAK EGOKITZEKO PROGRAMA

Programa honen bidez, adineko pertsonek etxeko bainugela egokitu ahal izango dute autonomia handiagoa izateko eta euren bizi-kalitatea hobetzeko.

Bainuak egokitzeko programa

Nori dago zuzendua?

  • 60 urtetik gorako pertsonei.
  • Moldatu beharreko etxebizitza jabetza edo jabekidetza erregimenean dutenei edo etxebizitzaren bizisariaz gozatzen dutenei.
  • Zerga helbidea Gasteizen duten eta, gutxienez urtebetez, Gasteizen erroldatuta dauden pertsonei.

Jarduerak:

  • Etxebizitzetan bainugelak moldatzea.
  • Laguntza Teknikoak instalatzea.
  • Komunik ez duten etxeetan komuna jartzea eta komunak egokitzea.

Diru laguntzak:

ITZUL BEHARRIK GABEKO DIRU-LAGUNTZAK

  • Lanaren % 90 diruz laguntzea. (Honako kasuetan: Urteko 8.000 eurotik beherako diru-sarrerak)
  • Lanaren % 40 - 50 diruz laguntzea. (Honako kasuetan: Urteko 12.000 eurotik beherako diru-sarrerak)
  • Lanaren % 10 – 20 diruz laguntzea. (Honako kasuetan: Urteko 20.000 eurotik beherako diru-sarrerak)

VITALEN MAILEGU BEREZIAK (Zero Interesa eta Komisioa)

  • Eskatu daitezkeen maileguen balioa, ordaindu gabe dagoen lanaren zatiarena (diru-laguntza duten kasuetan) edo lan osoarena izan daiteke (betiere, ezarritako gehienezko diru kopurura mugatuz).
  • Vitalek mailegu horiek emateko orduan, ohiko baldintzak errespetatuko ditu eta maileguaren diru kopurua ,gehienez, 36 ordainketatan (hilekoak) itzuli behar da (hau da, mailegua hiru urtetan itzuli behar da).
  • Mejorak bere gain hartzen ditu mailegu horien interesen eta mailegua irekitzeko komisioaren ordainketa.

AHOLKULARITZA

  • Gremioekin aurrekontuak kudeatzeko orduan laguntzea, moldatzeko erabiliko diren elementuei buruzko aholkuak ematea eta abar.

Baldintzak:

  • Landa- eta hiri-ondasunen agiria aintzat hartuko da.
  • Aurrekontuak Mejorak ezarritako materialen eta laneskuaren prezioetara egokituko dira.
  • Eskabidea aurkeztu eta berau Mejorak onartu ostean egiten diren lanak baino ez ditugu aintzat izango.
  • Mailegu + diru-laguntzaren gehienezko kopurua 6.000 eurokoa da.



Deja un comentario