Ohiko galderak

     Zer da eta zertarako balio du

     Energia ziurtagiriak eragiten dizu?

   >>  Ohiko galderak

     Aholkatu egiten zaitugu

     Aurrekontua zure neurrira

cabecera certificado

 

Zer dira eraikin baten energia-kalifikazioa eta energia-ziurtapena?

Funtzionamendu- eta okupazio-baldintza normaletan eraikin baten energia-eskariari aurre egiteko behar den energia-kontsumoa kalkulatzean ateratzen den emaitza da energia-kalifikazioa. Eraikinak zazpi letrako serie batean sailkatzen ditu; G letrak esan nahi du eraikina eraginkortasun txikienekoa dela, eta A letrak, berriz, eraginkortasun handienekoa, energia-kontsumoari eta CO2 emisioei dagokienez, antzeko mota eta toki bateko oinarrizko eraikin batekin alderatuta.

Eraikin baten energia-kalifikazioa emateko prozesua da energia-ziurtapena, eta eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri eta etiketa bat ematen dira horren bidez.

  • Eskuratutako energia-kalifikazioa egiaztatzen duen agiria da energia-ziurtagiria, eta eraikinaren eraginkortasun energetikoaren etiketa emateko aukera ematen du.
  • • Eraikinak edo eraikinaren zati batek eskuratutako eraginkortasun energetikoaren kalifikazio-maila adierazten duen bereizgarria da energia-etiketa.

Zertarako balio du eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeak?

Energia-ziurtapenak informazio erabilgarria eskaintzen dio erabiltzaileari erosi edo alokatu nahi duen eraikinaren edo etxebizitzaren energia-jokabidearen gainean. Era berean, eraginkortasun energetikoa hobetzeko aukerak emango dizkio erabiltzaileari, lehendik eraikita zeuden eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirietan gomendioak ere jasoko baitira.

Eraikin publikoetan, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko 2010/31/EB Zuzentarau europarrari jarraiki, agintari publikoek erabiltzen dituzten eta herritarren bisitak jaso ohi dituzten eraikinek eredugarri izan behar dute, eta ingurumen- eta energia-faktoreak kontuan hartzen dituztela erakutsi, beraz, energia-ziurtapenak egin beharko dituzte aldizka.

Zer eraikinek eduki behar dute derrigorrean eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri bat?

  1. Eraiki berri diren eraikinek.
  2. Saldu egingo diren edo beste errentari bati alokatuko zaizkion eraikinek edo eraikin-zatiek. Eraikinaren zatitzat jotzen dira eraikin edo lokal batean aparteko erabilera bat edo titulartasun juridiko desberdina duten eta aparteko moduan erabiltzeko diseinatu diren unitateak, solairuak, etxebizitzak edo apartamenduak.
  3. 3. Erakunde publiko batek lehendik eraikita zegoen eta 250 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria duen eraikin edo eraikin-zati batean lan egiten badu, eta herritarrek maiz bisitatzen badute hori, eraikin edo eraikin zati horrek.

Salbuetsita geratzen dira:

  1. Ingurune aitortu batekoak direlako edo balio arkitektoniko edo historiko berezia dutelako ofizialki babestuta dauden eraikinak eta monumentuak, dekretuaren eskakizunak betetzeak modu onartezinean alda badezake haien izaera edo itxura.
  2. Kulturako eta erlijio-jardueretarako soilik erabiltzen diren eraikinak edo eraikin-unitateak.
  3. Behin-behineko eraikuntzak, bi urterako edo gutxiagorako erabiliko direla aurreikusten bada.
  4. Industria- eta nekazaritza-eraikinak, bizitoki gisa erabiltzen ez diren eta lantegietarako eta industria- eta nekazaritza-prozesuetarako erabiltzen diren zatiei dagokienez.
  5. 50 m2 baino gutxiagoko azalera erabilgarria duten eraikin edo eraikin-zati isolatuak.
  6. Erreforma handiak egiteko edo eraisteko erositako eraikinak.
  7. Urte batean lau hilabetez baino gutxiagoz erabiltzen diren etxebizitzen eta lehendik eraikita dauden eraikinak edo eraikin-zatiak, edo urtean zehar denbora mugatu batez erabiltzen direnak horiek urte osoan erabiliz gero kontsumituko litzatekeen energia-kopuruaren % 25 baino gutxiago kontsumituko dela aurreikusten bada.

Noizko izango da derrigorrezkoa eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria edukitzea?

Esparrua
Eraiki berriak 2007ko azaroaren 1a
Birgaitzeak(1) > 1.000 m2 2007ko azaroaren 1a
Salmentak eta alokatzeak 2013ko ekainaren 1a
(2)> 500 m2 2013ko ekainaren 1a
Herri-administrazioen eraikinak(2) 500 eta 250 m2 artean 2015eko uztailaren 9a
Herri-administrazioen eraikinak(2), alokatutakoak > 250 m2 2015eko abenduaren 31

(1) Inguratzailearen itxituren % 25 baino gehiago berritzen bada.
(2) Herritarrak joan ohi badira bertara.

Zer ardura eragiten ditu?

Sustatzailearen edo jabearen ardura da:

  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtapena gauzatzeko enkargua ematea teknikari ziurtatzaile bati.
  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria www.euskadi.net web-orriko erregistroan inskribatzea, edo teknikari ziurtatzailearen bidez egitea hori.
  • Eraikinaren energia-etiketa sartzea saltzeko edo alokatzeko eskaintza, sustapen eta iragarki guztietan.
  • Herritarrak eraikin jakin batera joaten badira maiz, etiketak ikusgai egon behar du.
  • Higiezina salduz gero, energia-ziurtagiria eta energia-etiketa ematea jabe berriari, edo, alokatu egiten bada, horien kopia bat ematea maizterrari.
  • Kalifikazioa A, B edo C bada, aldeko txostena egiteko enkargua ematea kanpo kontrolerako gaituta dagoen eragile bati. Txosten hori ere erregistroan sartuko da ziurtagiriarekin batera.
  • Jatorrizko dokumentazioa gordetzea.
  • Ziurtagiria berritzea iraungitakoan (hamar urteko baliozkotasuna du), edo eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eguneratzea energia-kalifikazioa aldatzen duten berrikuntzak egiten badira (galdara berria jartzea, leiho berriak jartzea, inguratzailean isolamendua jartzea, energia berriztagarriak jartzea edo kentzea, airea girotzeko eta/edo ACSrako erregai-mota aldatzea, etab.).

Teknikari ziurtatzailearen ardura da:

  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria www.euskadi.net web-orriko erregistroan sartzea etiketa eskuratzeko.
  • Behar diren probak, egiaztapenak eta ikuskatzeak egitea ziurtagirian jasotzen den informazioa egiazkoa dela baieztatzeko.
  • Eraginkortasun energetikoa hobetzeko gomendioak egitea; teknikoki bideragarriak (*) eta ekonomikoki errentagarriak izan behar dute.
  • Proiektu-fasean dagoen eraikin berri baten eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria gauzatze-proiektuan sartzea, eta eraikin amaituko fasean eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eraikinaren liburuan sartzea.
  • Behar den laguntza ematea energiaren arloan eskumena duen zuzendaritzak behar diren ikuskapenak egin ahal ditzan ziurtapena egiaztatzeko.
  • Behar den laguntza ematea gaitutako eragileek kanpo-kontroleko lanak egin ditzaten.
  • (*) Teknikoki bideragarriak izateak esan nahi du gomendioek bat etorri behar dutela estatuko eta tokiko araudiarekin, eta eraikinaren izaerara egokitu behar dutela. Era berean, gomendioek ekonomikoki bideragarri izan behar lukete, inbertsioaren itzulkina handia bada ere.

Energia eta Meategien Zuzendaritzaren ardura da:

  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria duten eraikinen erregistro publiko bat gaitzea (prestatzen ari dira).
  • Ziurtagiriak ikuskatzea eta horien kontrol teknikoa eta administratiboa gauzatzea, eta eraikinaren eraginkortasun energetikoaren etiketa ematea.
  • Teknikari ziurtatzaileen erregistro bat gaitzea (prestatzen ari dira).
  • Kanpo-kontrola gauzatzeko gaitutako eragileen erregistro bat gaitzea.

Ziurtapen-prozedura

  1. Energia-kalifikazioa.
    Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Erregistro Orokorrean aitortutako prozeduren eta tresnen bidez eskuratzen da energia-kalifikazioa.
  2. Energia-ziurtapena baliozkotzea.
    EAEn, energiaren alorrean eskumena duen zuzendaritza arduratzen da, EEEren bidez, espediente guztien ikuskapen administratiboaz eta teknikoaz, metodologia behar bezala aplikatzen dela egiaztatzeko.
  3. Energia-ziurtagiria eta energia-etiketa eskuratzea.
    Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eskuratuz gero, energia-etiketa erabili ahal izango da; teknikari ziurtatzaileak eskuratuko du hori administrazioak eskabidea onartzen duenean aplikazio telematikoaren bidez, eta sustatzaileari edo jabeari emango dio.
  4. Etiketa ikusgai egotea.
    Eraikina edo eraikin-zatia saltzeko edo alokatzeko eskaintza, sustapen eta iragarki guztietan sartu behar da energia-etiketa. Higiezina salduz gero, jatorrizko ziurtagiria ere eman behar zaio jabe berriari pisuari dagokion gainerako dokumentazio guztiarekin batera, eta, alokatuz gero, ziurtagiriaren kopia bat eman beharko zaio maizterrari.
    Energia-etiketa eska daitekeen egoera guztietan (salmenta, alokatzea, eraikin berriak eta birgaitzeak), titulartasun pribatuko eraikinetan edo eraikin-zatietan, herritarrak maiz joaten badira horietara eta 500 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria badute, toki nabarmenean eta garbi ikusteko moduan jarri beharko da energia-etiketa.
    Agintari publikoek erabiltzen dituzten eraikinetan edo eraikin-unitateetan, herritarrak maiz joaten badira horietara eta 250 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria badute, toki nabarmenean eta garbi ikusteko moduan jarri beharko da energia-etiketa derrigorrean.
    Gainerako egoeretan nahi izanez gero soilik jarriko da ikusgai etiketa.

Zer datu jaso behar ditu eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak?

Honako hauek jaso behar ditu ziurtagiriak:

  1. Eraikinaren identifikazio-datuak: eraikinaren izena, helbidea, katastro-erreferentzia, etab.
  2. Kalifikazioa gauzatzeko zer prozedura onartu erabili den.
  3. Eraikuntza-unean aurrezteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko zer araudi zen aplikagarri.
  4. Eraikinaren ezaugarri energetikoak: inguratzailea, instalazioak, konfort termikoko baldintzak, argiak, barneko airearen kalitatea.
  5. Eraginkortasun energetikoko zer kalifikazio eskuratu den.

Lehendik eraikita zeuden eraikinei dagokienez, gainera, honako hau ere jaso beharko du:

  1. Eraginkortasun energetikoko maila optimoak edo errentagarriak hobetzeko gomendioen dokumentua.

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria iraungitzen al da?

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak 10 urtez balioko du gehienez. Epe hori igarotakoan, berritu egin beharko da.

Edonola ere, nahi izanez gero ziurtagiria eguneratu ahal izango da eraginkortasun energetikoari eragiten dioten alderdiak aldatzen badira, eta, beraz, energia-kalifikazioa eta ziurtagiria alda badaitezke.

Nolakoa izango da eraginkortasun energetikoaren etiketa?

Eraikina edo eraikin-zatia saltzeko edo alokatzeko eskaintza, sustapen eta iragarki guztietan sartu behar da energia-etiketa. Higiezina salduz gero, jatorrizko ziurtagiria ere eman behar zaio jabe berriari pisuari dagokion gainerako dokumentazio guztiarekin batera, eta, alokatuz gero, ziurtagiriaren kopia bat eman beharko zaio maizterrari.

Energia-etiketa eska daitekeen egoera guztietan (salmenta, alokatzea, eraikin berriak eta birgaitzeak), titulartasun pribatuko eraikinetan edo eraikin-zatietan, herritarrak maiz joaten badira horietara eta 500 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria badute, toki nabarmenean eta garbi ikusteko moduan jarri beharko da energia-etiketa.

Agintari publikoek erabiltzen dituzten eraikinetan edo eraikin-unitateetan, herritarrak maiz joaten badira horietara eta 250 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria badute, toki nabarmenean eta garbi ikusteko moduan jarri beharko da energia-etiketa derrigorrean.

Gainerako egoeretan nahi izanez gero soilik jarriko da ikusgai etiketa.

Zenbat balio du energia-ziurtagiriak?

Energia-ziurtagiriaren kostua ziurtatzeko etxebizitza, lokal edo bulegoaren egoerak, ezaugarriek eta bezeroak emandako datuek baldintzatuko dute. Gure tarifak aztertu edo jarri gurekin harremanetan eta aurrekontua egingo dizugu.

Informazio triptikoa:

CEE triptico cara euskaraz



Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *