Passivhaus eta etxebizitza 5. Passivhaus Konferentzia

Espainiar 5. Passivhaus konferentzia:

Espiniar 5. Passivhaus konferentzian egon gara, hizlari gonbidatutzat!

Hargatik oso harro gaudela esan dezakegu; baita eskertuak ere, elkarteak Gasteizmografia.com (eraikinen energia termikoen galera) proiektua aurkezteko eskeini zigun gonbidapenarengatik.

Passivhaus y vivienda en la 5ª Conferencia Española Passivhaus

Gasteizmografia zona Avenida Juzgados WEB

Konferentzian zehar interes handiko zenbait gai landu dira, ahal dugun neurrian interesgarrienak hemen aurkezten saiatuko garenak.

Artikuluen berrikusteari hasiera emateko, erakunde-inaugurazioan azaldutako S.Francisco de Asís-en esaldi bat aipatuko dugu:

“Anai-arrebak, hasi dezagun, orain arte gutxi edo ezer egin baitugu”

Testu honek, zuzenean esaten duenaz gain, sistemaren-aurkako mezu bat ere bidaltzen du.

(hau esan zutenean, Franciscano-anaiak momentuko sistemaren erosotasunean lokartuta baitzeuden; besteeis laguntzeko haien oinarrizko konpromesua alde batera utzita zutelarik).

Kongresua honekin hasteak, ez dakigu azken azalpen honi dagokion ala ez.

Hala ere, esaldia passivhaus estandarrarekin lotuta dago, baita energiaren oligopolioaren aurrezpen eta pobretasun energetikoarekin ere. Gai hau azpimarragarria da, urriaren 17an pobretasun energetikoaren aurkako nazioarteko eguna izango baita.

Passivhaus y vivienda en la 5ª Conferencia Española Passivhaus

PH estandarraren oinarriak betetzea energia aurreztu eta pobretasun energetikoaren aurka joateko biderik onena da, bere helburuetan berotze sistemaren urteko kontsumo maximoa 15kw.h/m2 baita (EKTa betetzen duen ohiko eraikin batek kontsumitzen duen %15a).

Hortaz gain, arau hauei honako kontzeptu hauek biltzen ditu Passivhaus estandarrak: bioeraikuntza, biobateragarritasuna, etxebizitza osasungarria, hurbileko materialak, xurgatutako energia minimoa, integrazio naturala, zentzutasuna edota erabilgarritasuna. Oinarri hauek kontuan harturik, ingurumenarekin harmonian egongo den eraikuntza on bat egingo dugu.

Aurkeztutako passivhaus etxebizitzak:

Harmonia hori, jardunaldian parte hartutako Passivhaus bi etxebizitza adibide hauek aurkezten dute.

Lehenengoa, Roncaleko Passivhaus etxebizitza da, Eduardo Ariasena. Aurretik idatzitako eraikin honen ikerketa termografikoa aurkeztu zigun Rafael Royo jaunak.

Casa Pasiva en Roncal (Navarra). Casa Arias.

Aipatutako artilulu horretan Jungituko 3 etxebizitza pasiboei buruz ere hitz egin genuen. Horietako bat Adelina Uriarteren passivhausa da. Hiru hauek ez daude bioeraikuntzan oinarrituta, baizik eta “ohiko eraikuntza hezean”. Konferentzian, Juan María Hidalgo doktoregaiak eraikinaren izugarrizko monitorizazio sakona aurkeztu zigun.

Duque eta Zamoraren Entreencinas etxebizitzari buruz ere hitz egin zen jardunaldian. Konferentziaren aurkezpenak esekitzen dituzten bitartean, Carmenen etxebizitza ondo azaltzen duen lotura hau uzten dizuegu. Eraikin hau izugarri gustatu zaigula aitortu behar dugu, arrazoirik ez zaigu falta.

Passivhaus en Asturias: Casa Entre Encinas

Honetaz gain, Marcelino Galanek azaldutako “Casa La Sierra” ere asko gustatu zitzaigun: aurrekontu estuko etxe pasiboa.

Passivhaus bat ohiko etxebizitza baten prezioa berdinduz eraikitzearen apustua oso interesgarria iruditu zitzaigun (prezioa giltzak eskuan emanez). Obrak hasita daude; honen pausoak Casa La Sierraren blogspotean jarraitu daitezke.

Casa LaSienra; una Passivhaus en Asturias de presupuesto ajustado

Erronka onartzen dugula esan behar dugu: Passivhaus bat ohiko etxe baten prezioan egingo dugula hitz ematen dugu!

Hirien eraikinak passivhaus estandarren arabera eraldatzea ere oso garrantzitsua izan da. Gure aurkezpena, gasteizmografia.com proiektuari buruzkoa, eraikinak Passivhaus estandarren arabera eraldatzea aukerarik hoberena dela azaltzen du; aurrezpen energetiko eta ekonomikoa lortuz eta pobretasun energetikoari aurre eginez.

Horregatik, Michael Tribusi entzutea oso atsegingarria izan da, Passivhaus estandarrak jarraituz egindako birgaitze proiektuak azaldu baitzizkigun. Michael Tribus passivhaus eta eraikinen berrerabilketaren inguruan jarraitzeko oso adibide ona da, hirien eraldaketarako ideia original eta atsegin ugari eskaintzen eta gomendatzen baititu.

Michael Tribus Rehabilitación según estandar passivhaus en Bolzano.

Artikuluaz baliatu nahi dugu Adelina (Construcciones Urrutia) eta Clim estudia zoriontzeko, II Concurso Iberoamericano Passivhaus-en 1. saria irabazi baitute Vitoria-Gasteizko eraztun berdearen Zabalgana auzoko 30 etxebizitza sustapenarekin.

imagen de 30 passivhaus junto al anillo verde Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteizen hiritar asko daude zero kontsumo edota Passivhaus gaiaren tartean sartuta. Aurretik aipatutakoez gain, hurrengo hauek ere egon ziren: Javier Crespo (PEPen bazkide sortzailea) eta Ana Ortiz de Landaluce (ARKE arkitektoak), Ramón Ruiz Cuevas (Luz y Espacio), Ismael Martinez Villa (IMV arkitektoak: eskerrik asko gure argazkiengatik) eta Alfredo Bengoa (Vitoria-Gasteizko Udalaren Hirigintza Saila).

Guztion artean (eta profesional askoren laguntzarekin) hiria hobetzeko aukera izango dugu, eta, posiblea bada, adibide izango gara. Pixkanaka, gure lanei berrikuntzak eta se ona atxikitzen goazen heinean, eraikuntzaren kalitatea hobetzeko prezioa igotzea beharrezkoa ez dela frogatzen joango gara; beste herrialde hotz batzuen eraikuntza sistemei inbidia galduz.

Amaitzeko, Espiniar 5. Passivhaus konferentziari buruzko lehen artikulu honi ez diogu amaiera eman nahi osasunari buruzko jardunaldiari aipu egin gabe: Carles Labèrnia i Badia: Passivhaus eta osasuna.

Carlesek Arkitektura eta osasunaren 2. kongresuan azaldutako aurkezpenarekin ematen diogu amaiera sarrera honi: ordu bat baino gehiagoko iraupena du eta osasuna, arkitektura eta etxebizitzei buruz aritzen da.

Imagen de previsualización de YouTube



Deja un comentario