Passivhaus: just do it! Etxe pasiboa: Egizu!

Passivhaus: just do it!

Etxe pasiboa: Egizu!

Passive Passion 21 minutuko dokumentala da, Charlie Hoxie-k egindakoa. Helburua passivhaus estandarraren berri eman eta horiek ezartzera animatzea da, bai AEBetan, bai beste edozein lekutan.

Passive passion ez da dokumental teknikoa, baizik eta dibulgaziozkoa. Ez digu azaltzen nola egiten den, horretara animatzen gaitu. Dokumentalak etxe mota hori ezartzera animatu nahi gaitu:

Dokumentala ikusi eta gero 20’40” minutuan emandako diskurtso soil baina sendoarekin geratuko gara. Hori da dokumentalari amaiera ematen diona, eta eraikin pasiboak garatzea lortzeko animoz eta indarrez betetzen du.

“just do it. It is no problem!
Take your climate data, compare what you need.

Take the best windows. Make sure that it is air tight, and just start doing it.

As I said it is no miracle. Just do it.”

Passivhaus delakoa (15 kW·h/m2 erabilgarri urteko kontsumotik beherako kontsumo termikoa duten eraikin eta etxebizitzak) gure helburua da. Eta lortu dezakegu, bai eraikin berrietan, baita dagoeneko badauden eraikinetan ere.

Animatuko al zarete?

Gu bai, noski.

Passivhaus: just do it!

Etxe pasiboa: Egizu!

0



Deja un comentario