Arkitekturako bulego teknikoa

oficinatecnica

Gaur egungo gizartean, arkitektoak beren diseinuak inposatzen dituzten diseinugiletzat hartzen dira, erosotasunaren edo bizi-kalitatearen aurka edo obraren egikaritzeari dagozkion arazoak erraz ebaztearen aurka eginez.

Neurri batean, arkitektura lehiaketetan, arkitektoak gehiago kezkatu behar izan dira kanpoko itxuran funtsezko alderdietan baino. Izan ere, zoritxarrez, askotan eraikinak hautatzerakoan gehiago begiratu zaio edukitzaileari edukiari baino; hori dela eta, arkitekto ugari diseinu hutsera bideratu dira, pentsamendu zientifikoaren edo, besterik gabe, logikaren bertutea galduz (inoiz izan badute); horrela, orduak diseinatzen eta lehiatzen ematen dituzte, asmakuntzetan eta ikerketan murgildu beharrean.

Ig karratun horri onartezina deritzogu eta pentsamendu zientifiko eta fisikoa, logika eta psikologia aplikatzen ditugu gure lana burutzeko.

Jarrera horri esker, eraikuntzaren sektorean ezagutzaren buru-buruan gaude; hala eraikuntzako tekniken ezagutzan, nola eraikuntzak oinarri duen zientziaren nahiz erabiltzailearengan izaten diren ondorioen ezagutzan.

Horregatik, ig karratuko arkitekturako bulego teknikoan munduan zehar eraikuntzan erabiltzen diren produktu eta osagai gehienak ezagutzen ditugu eta, horrenbestez, badakigu horiek nola azaldu eta erabiltzen nahiz hobetzen nola irakatsi.

Eta zerbaitek ihes egiten badigu, bilatu eta gure ezagutzen sarean txertatzen dugu.

Eta hori guztiori baliagarri zaigu edozein proiektu garatzeko, arkitekto modura edo arkitektoaren eta eraikitzailearen arteko bitartekari tekniko modura.

Horrela, eraikuntzak eta hartako erabiltzaile edo enpresek behar duten oro eskain dezakegu. Hasi bezeroen beharrak hautemateko hastapeneko ikerketatik edo estrategia edo sistemak hautatzeko aholkularitzatik, muntaketaren koordinazio eta zuzendaritzara arte; muntaketa-eragiketetarako beharrezkoa den informatika-garapena edo beharrezkoak diren pieza edo tresnen bilaketa eta erosketa barne.

Beste zerbitzu tekniko askoren artean, hauek eskaintzen ditugu:

  • Energia-aholkularitza aurreratua
  • Zero kontsumoko edota kontsumo negatiboko eraikinen garapena
  • Kostu baxuko eta prestazio ugariko eraikuntzaren garapena.
  • Eraikuntza-estrategia malgu, moldagarri eta ebolutiboen garapena.
  • Klimatizazio aktibo edota pasiboko sistemak eta egokitzapen (bio)klimatikoa.
  • Bioeraikuntza eta material oso eta osasungarriak, konposatu organiko lurrunkorrik gabe (K.O.L.).
  • Konposatu organiko lurrunkorrak baztertu eta airearen kalitatea hobetzeko landare-sistemak.
  • Egituraren eta eraikuntzaren diseinua.
  • Ekodiseinua eta bizi-zikloaren azterketa.
  • Akustikaren hobekuntza, ulermena eta adimena ahalbidetu eta intimitatea zilegitzeko (bizi-kalitatea).
  • Argiztapena, elektrizitatea, domotika eta eraikinen kudeaketa.
  • Energia berriztagarriak.
  • Eraikuntzaren industrializazioa eta muntaketa-eragiketen hobekuntza, kostu ekonomikoak eta lanekoak murrizte aldera.
  • Eraikuntza auto-eraikuntzako eta auzolaneko estrategiak aplikatuz garatzeko tresnak.
  • Eraikinetako patologien azterketa eta ebazpena.
  • Merkatuan arkitektura arloko material, produktu, sistema, osagai eta muntaketa-tresna eta -teknikekin lotuta izaten diren berrikuntzei buruzko aholkularitza.
  • Enpresen etengabeko eboluziorako irakaskuntza, teknikariei zein muntatzaileei zuzendua.

Eta bestelako zalantzarik baduzu edo ezberdina den zenbait baduzu esku artean, proposatu, agian adieraztea ahaztu zaigu edo, are hobe, ikasi eta garatzeko abagunea izan daiteke.



Deja un comentario