Arkitekturako obra berria

Obra berria:

Arkitekturako obra berria dela diogu zerotik hasten den edozein obra (dena den, obrako beste fase batean esku har dezakegu gure ezagutza aplikatzeko)

Bezeroaren beharrak, nahiak eta ametsak aintzat hartuta, bezeroaren aukeretara egokitutako obra bat gara dezakegu.

Partzelaren hautaketan ere lagun dezakegu. Horretarako, partzelaren funtsezko ezaugarrien ahalmena aztertzen dugu: (eguzki-erradiazioaren ikerketa, haizeak, ikusmirak, bizilagunak, zarata-mapak, zoruaren erabilera eta kalitatea, joan-etorrien kostua, etab.)

Eraikinaren diseinuan ere lagun dezakegu. Haatik, gure baldintzetako bat da eraikitzen den eraikinaren kontsumoa ia 0koa izatea (NZEB, passivhaus edo horretarako prestatua).

Horri guztiorri egungo beharrizanen azterketa (epe labur, ertain eta luzean), partzelaren baldintzak, ahalmen bioklimatikoaren azterketa nahiz CO2 emisioen murrizketa gaineratu behar zaio. Gainera, bioeraikuntzarekin lotutako alderdiak txertatu behar dira, energia irentsia murriztu behar da, edo KOL (Konposatu Organiko Lurrunkorra) emisioa murriztu behar da. Halaber, kalitatezkoa, osoa, osasungarria, inguruarekin eta ingurumenarekin errespetuzkoa nahiz bezeroaren behar eta nahiak aseko dituen produktu bat eskaintzeko beharrezkoa den oro egin behar da.

Diseinu-faseaz gain eraikuntza-diseinuaren faseak garatzen ditugu (nola eraikiko den), instalazioen diseinu eta kalkulua burutzen dugu (nola funtzionatuko duen) eta egiturak diseinatu eta kalkulatzen ditugu (nola sostengatuko den). Hori guztiori modu holistiko batean, proiektuaren gainerako alderdiekin bat etorriz.

Ondoren hori gauzatu egin behar da. Horretarako, obrako zuzendaritza (guztia proiektua betez gauzatzen dela ziurtatzeko) eskaintzen dugu eta, era berean, gremioak eta profesionalak hautatu eta kontratatzerakoan laguntza ematen dugu (gremioen koordinazioan ere lagunduz).

Hori industrializatutako prozeduren erabileran (gomendatua) edo eraikuntza hezearen erabileran aplika daiteke, edota, beharrezkoa balitz, auto-eraikuntza eta auzolana ere txertatuz.

Obra amaitu ondotik, obra hartu eta eskuliburua entregatu eta azaldu egin behar da. Horrez gain, jarraipen pertsonalizatu bat burutzen dugu. Jarraipen horri esker, gure bezeroen asebetetze-maila ezagutzeaz gain, zertan asmatu dugun eta zertan huts egin dugun jakin dezakegu.

Gure ezagutza guztia aplikatzea eta arkitektura-proiektu bat aurrera eramaten laguntzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin. Horretarako, harremanetarako galdetegia bete dezakezu, edo zuzenean jar zaitezke harremanetan posta elektronikoz, telefonoz edo jendearentzako arreta ordutegietan bisitak eginez.



Deja un comentario