English Coaching Projects-entzako diseinuko altzaria

Gasteizko English Coaching Projects-erako diseinuko altzaria

Hona hemen gure azken lanetariko bat: Vitoria-Gasteizko English Coaching Projetcs  akademiarako diseinuko altzari bat.   

Gasteizko English Coaching Projects-erako diseinuko altzaria: el cliente

 

English Coaching Projects ez da hizkuntza ikasteko ohiko akademia bat. Gasteizen zentro bakarra izanik eta jatorriz ingeles hiztunak diren bost hezitzaile gidari, kooperatiba honen helburua da maila altua lortzea metodologia berriak erabiliz.

English Coaching Projects harremanetan jarri zenean gurekin, eskakizun bat egin zigun: gelaren fisonomiari moldatzen zitzaion diseinuko altzari bat, hau da, horma makur batera egokitua, kontuan hartuta gelan arrapala bat zegoela. Hartara, lortu behar zen biltegiratzeko azalera handitzea, armairu edo apalategi klasikoa izan gabe.

 

GELA

Diseinu altzaria Vitorian: hasierako arrapala Diseinu altzaria Vitorian: hasierako arrapala2

Diseinu altzaria Vitorian: render-aren lehen pausoa

DISEINUKO ALTZARI HAU SORTZEA GASTEIZEN

Altzari honen sortze-prozesua nahiko dinamikoa izan zen. Gasteizko English Coaching Projects-eko taldearen beharrek eta gelaren ezaugarriek eurek sorrarazi zuten azken emaitza. Arrapala oztopo izan zitekeela ematen zuen arren, balio izan zigun eserleku bat diseinatzeko; horrek, era berean, espazio zabalagoa sortu zuen, ikasleen perspektibatik ikus-eremu argiagoa, alegia.

Hasiera batean, bi zona izan behar genituen. Lehena, biltegi itxia, arrapala ezkutatzen zuen eserlekuarekin batera; bigarrena, liburutegia.

Biltegiratzeko lekua zabalagoa izan arren, diseinu linealaren ideia apurtu eta espazioa kargatu egiten zuen.

Hurrengo urratsean, erabaki zen altzariaren egitura arintzea. Emaitza ikus dezakezue hurrengo irudietan, altxaeran zein oinplanoan.

 

Diseinu altzaria Vitorian: render-aren bigarren pausoa
Diseinu altzaria Vitorian: aurretiko render-a
Diseinu altzaria Vitorian: sarreratik egindako argazkia

DISEINUKO ALTZARI HONEN EMAITZA

Gauzak horrela, Gasteizko zentro honetarako soluzioa hurrengoa izan zen: funtzio askotariko diseinuko altzaria. Biltegiratzeko eta espaziora egokitzeko helburuei gehitu genien atsedena hartzeko zona bat, zeina biltegi izan daitekeen behar izanez gero. Aurreko guztia altzari arin bakar batean, astun itxura gabekoa, ertz borobilduduna, gelako ezaugarriekin bat egiten duena, baita kooperatibaren filosofiarekin ere.

Irudian ikus daitekeen moduan, kooperatibaren dokumentuak gordetzeko begi-bistan geratzen ez den biltegi bat diseinatu zen.

Aukeratutako materialari dagokionez, malamina panel albokeratua erabili zen. Material hori egokia da bertan izango duen erritmoari eta erabilerari eusteko. Melaminak kolore argia du, aldez aurretik zeuden altzariekin bat egiteko. Altzaria egiteko arduraduna Gasteizko Busomar aroztegia izan zen.

Diseinua ez apurtzeko eta errazago irekitzeko, aukeratu ziren itxigailuak “Push to open” motakoak izan ziren, hau da, “Irekitzeko, sakatu”.

 

Diseinu altzaria Vitorian Diseinu altzaria Vitorian
Diseinu altzaria Vitorian : panoramika



Deja un comentario