Etxebizitza, erosotasuna eta malgutasuna kostu baxuan.

Balio-aniztasuna eta espazioaren aprobetxamendua, industrializazioa, kostu baxuko materialak, erosotasun akustikoa, intimitatea edota material osasungarriak. Kontzeptu horiek eta beste zenbait (adibidez, espazioak egokitzeko bizkortasuna) uztartu egiten dira lanari ikerketa aldetiko nahikotasuna emateko. Halaber, 2010ean egin zen CIB kongresuaren argitalpen eta txostenean erabili ziren. Kongresuaren izena hau izan zen: “indoor Flexibility by industrialized methods: A way to improve dwelings.

Ejemplos de flexibilidad en vivienda a lo largo de los años. Iker Gómez Iborra

Lanean eraikuntzaren bidez erosotasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko ezinbestekoak diren hainbat betekizun planteatzen ditut; zehazki esatera, etxebizitzetan ematen dugun denboran.

Malgutasuna eskuragarri dauden espazioak ahalik eta denbora gutxienean egokitzeko gaitasuna da. Horrek eraikitako azaleraren errendimendua hobetzea dakar; pisuei etekin gehiago ateratzea.

Finean, arreta soilik eraikitako metro koadroetan edo gela, egongela, sukalde edota komun kopuruan ipintzearen egungo ohitura alboratzeko borroka bat da. Datu horien ordez (energia-eskariaz gain) espazioek duten erabilgarritasunari eta sakabanatze-ahalmenari begiratu nahi zaio eta, era berean, Babes Ofizialetako Etxebizitzen egungo arau zurrunekin uztartu ezin diren etxebizitza ebolutiboaren kontzeptuak garatzen hasteari.

Eta testua idazten dudan bitartean, nire bizilaguna entzun dezaket tarteko aire-ganberadun 2 trenkadetan zehar (hori aipatzen du eraikitzaileak NBE CA 88 araua betetzen duela frogatzeko). Horrek gogora dakarkit ikerketan oinarrizko arlo bati denbora asko eskaini niola, hots, intimitateari, batez ere, isolamendu akustikoarekin lortzen dena.



Deja un comentario