Datorren astean Egurtek -era

Datorren astean Egurtek-era

Datorren astean Egurtek-era joango gara, “Zuraren arkitektura eta teknikak”.

Baina, zer da Egurtek?

Egurtek egurraren arkitekturari eta eraikuntzari buruzko topagunea da, Penintsula Iberikoan bakarra, non egurraren erabilera eta teknikak ere, oro har, eztabaidatzen diren.

Resultado de imagen de egurtek

Zergatik goaz Egurtekera?

Egurtek arkitektoentzat eta ingeniarientzat ezinbestekoa bihurtu da, eta baita egurrarekin erlazionatuta dauden sektoreko profesionalentzat ere.  Foru honetan nazioartean izen handia duten berrogeita hamar inguru profesionalek aurkeztu dituzte euren lanak, eta Forura gerturatu diren guztiekin partekatu dituzte euren esperientziak. Horrez gain, erakusketa-gune bat ere badu 35 parte hartzailerekin, eta sektoreko elkarteen arteko topaketak eta Egurtek sarien lanak aurkezteko panelak ere jarriko dira, besteak beste.

Programa esteka honetan ikusi ahal duzue.

Y si queréis saber quiénes serán los ponentes, entrad aquí.

Haien artean, edukierak ahalbidetzen badu, Shigeru Ban ikusiko dugu (Premio Pritzker 2014 Southern California Institute of Architecture).

Aurkitzen ditugun tekniken berri emango dizuegu!



Deja un comentario