ITEren 2014ko aldaketak Euskadin

ITEren 2014ko aldaketak Euskadin

Euskadin EIT (Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa) aldatu egin da orain dela gutxi, maiatzaren 20ko 80/2014 DEKRETUAREN, Euskal Autonomia Erkidegoan Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duen dekretua aldatu duenaren, ondorioz.

Honako hauek izan dira EITk Euskadin izandako aldaketak:

EITk izen bera izaten jarraituko du Euskadin:

Eusko Jaurlaritzak erabaki du Eraikinen Ikuskapen Teknikoa adierazteko “EIT” izendapena mantentzea, nahiz eta, 8/2013 Legearen ondorioz, EITri eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasun unibertsalaren atalak gehitzeagatik, multzo osoaren izena EET “Eraikinak Ebaluatzeko Txostena” izan.

Gure iritziz, Euskadin EIT izenarekin jarraitzea erabaki egokia da, izan ere, EIT izena onartuta dago jada herritarren artean eta, hala, atal berriak barne hartu izana errazago barneratuko dute.

EITren edukiak Euskadin

IEE

Euskadin EITren edukiak EETen 8/2013 Legean adierazitako berberak dira.

Honakoa adierazten da dekretuan:

«2.– EITk egitura, fatxada eta estalkiaren zein saneamendu eta hornidurarako sare komunen ikuskapena barne hartuko du, eraikinari eragin diezaioketen eraikuntza arloko ezaugarriak, egoera eta patologiak ezagutze aldera.Gainera, indarreko araudia betez, eraikinaren inguratzailearen eta instalazioaren gaineko datu bilketa ere barne hartuko du, eraikinaren eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko, irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzen berri emateko eta gutxitasunen bat duten pertsonek, irisgarritasun eta erabilera aldetik, diskriminaziorik ez izateko, betiere, beharrizan horiek asetzeko eraikinean egokitzapenik burutu behar den ala ez adierazita. »

Hori dela eta, honakoak dira Euskadin EITren atal nagusiak:

  • Eraikinaren kontserbazio egoera eta egituraren segurtasuna.
  • Eraginkortasun energetikoa.
  • Irisgarritasun Unibertsala.

Aldi berean, 80/2014 Dekretuak adierazten duenez, EITtik kanpo geratuko dira arlokako araudi espezifikoen menpe dauden berrikusketa edo ikuskapen teknikoak dauzkaten instalazio edo elementuak, hala nola, igogailuak, instalazio elektrikoak, telekomunikazio eta berogailu instalazioak edo etxeko ur beroaren instalazioak.Horiek bertan daudela jakinaraziko da, zerez eginda dauden adierazita, eta guztien gaineko beharrezko dokumentazio administratibo zein teknikoaren berri emango da.

EITren egutegia Euskadin

Dekretuak ez du egutegi zehatza ezartzen, 2017ko ekainaren 27a baino lehenago 50 urte beteko dituzten etxebizitzetarako eraikinek EITak egiteko epeabesterik ez du ezartzen:

EIT hauek burutzeko epemuga 2018ko ekainaren 27a da; aitzitik, ez dute ikuskapena egin beharko 80/2014 dekretuarekin bat datorren eta indarrean dagoen EIT daukaten eraikinek (hau da, eraginkortasun energetiko eta irisgarritasun atalak barne hartzen dituena).

2017 ekainaren 28tik aurrera, 50 urte beteko dituzten etxebizitzetarako eraikinek zein katalogatutakoek urtebeteko epea izango dute EIT burutzeko.

Dekretuak askatasuna ematen die Udalei nork bere eraikitako etxeen araberako plangintza egokia ezartzeko; hori dela eta, adi egon beharko dugu Udal bakoitzak argitaratzen duen egutegiaren berri izateko.

Esan beharra dago katalogatutako eta etxebizitzetarako erabiltzen ez diren eraikinek ez dutela EITko eraginkortasun energetikoaren atala bete behar.

Era berean, eraikin baten titularrek EAEko Herri Administrazioaren laguntzak eskatu nahi badituzte kontserbazio, irisgarritasun unibertsal edo eraginkortasun energetiko arloetako lanak burutu ahal izateko, EIT burutu beharko dute laguntzok eskatu baino lehenago, eraikinaren antzinatasuna edozein dela ere.

EITk Euskadin izandako beste aldaketa esanguratsu batzuk:

Euskadiko Ikuskapen Teknikoen Erregistroa, Dekretuaren xede dena,  EUSKOREGITE izeneko interneteko plataforma batean egongo da, www.euskoregite.com, eta 2014ko ekainaren 2tik aurrera izango dutepubliko, teknikari eta udalek eskuragarri.

Dekretuaren Bosgarren xedapen gehigarriak jasotzen duenez, erregistroan barne hartzeko beharrezko dokumentazioa Udalek eta Foru Aldundiek igorri beharko diote Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailari hiru hilean behin, Dekretu honen 18. artikuluan jasotako baldintzak betez.

EITrako aurrekontua Euskadin:

Euskadin EIT burutzeko aurrekontua eskatu nahi badiguzu, artikuluan ageri den Gasteizko EITrako aurrekontuaren esteka erabil dezakezue.



Deja un comentario