Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro bideratuko ditu ingurumena babesteko enpresek egiten dituzten inbertsioetara

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 1,3 milioi euro bideratuko ditu aurten ingurumena babesteko inbertsioak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek edo enpresa-elkarteek gauzatzen dituzten proiektuak diruz laguntzera. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 2an amaituko da.

Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro bideratuko ditu ingurumena babesteko enpresek egiten dituzten inbertsioetara

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira www.euskadi.net egoitza elektronikoan. Horretarako, diru-laguntza eskaerak online izapidetzeko behar diren ziurtagiri digitalak eduki behar dira. Izapide telematikoa egiteko sistemaren eskakizunei buruzko informazioa, diru-laguntzei buruzko aginduaren testua eta bete beharreko formularioak www.euskadi.net webgunean eskura daitezke.

Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren Aginduaren arabera, 1,3 milioi euro bideratuko dira inbertsioak egiteko. Inbertsio horien bidez, enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babeseko maila lortuko dute, edo ingurumen-babesa hobetuko dute aplikagarri zaien araurik egon ezean.

Honako hauek ere lagunduko dira diruz: indarrean diren ingurumen-babeseko arauak gainditzeko inbertsioekin zuzenean lotutako ingurumen-azterlanak, eta hirugarrenek sortutako hondakinak kudeatzeko inbertsioak, «puntako teknologia» edo ohiko teknologiak modu berritzailean erabilizerabiltzen badira.

Gainera, kutsatutako orubeak saneatzeko diru-laguntzak emango dira; betiere, ezin bada jakin zeinek kutsatu duen edo ezin bada behartu kostuak ordaintzera.

Horrez gain, diru-laguntzak emango zaizkie ETEei ingurumen-arloko kanpoko aholkularitza-zerbitzutik eratorritako kanpoko kostuak finantzatzeko. Zehazki, Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan (EMAS) izena emateko, edo UNE-EN ISO 14.006 Ekodiseinuko Arauaren ziurtagiria lortzeko, ekoetiketak (I. eta III. motakoak) eskuratzeko edo karbono-aztarna egiaztatzeko. Bulegoko jarduerak azken horretatik kanpo geldituko dira.

Esleipen-irizpideak

Proposamenak enpresa txikiek edo ertainek aurkezten dituzten baloratuko da. Gainera, inbertsioari esker lortuko den ingurumen-hobekuntzaren harira, hori nolakoa den aintzat hartuko da. Hala, bereizi egin beharko dira, batetik, «hodiaren amaierako» izenez ezagutzen diren eta isuri kutsatzaileak tratatzera bideratzen diren proiektuak eta bestetik, isuriak sortzea saihestera bideratutakoak.

Hona hemen eskaerak baloratzeko aintzat hartuko diren irizpideetako batzuk: Euskal Autonomia Erkidegoan lanpostu zuzen edo zeharkakorik sortzea sustatzen duen, ekoberritzailea den, zer berrikuntza maila duen –Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologiak hartuko dira berritzailetzat, justifikazio gehiagorik gabe– eta ingurumen-kudeaketako sistemen (SGMA) baliozko ziurtagiriak dituen inbertsioa gauzatuko den tokian.

Horrez gain, diru-laguntzaren eskaera ingurumenean eragin handiena duten sektoreen –galdaketa, altzairua, beroko ijezketaijeztea, zementua, beira, zeramika, karea, hondakin-kudeaketa, lurrazaleko tratamenduak, beroko galbanizazioa, ore-paperapaper-orea eta sektore kimikoa– instalazioetatik datorren baloratuko da, bai eta inbertsioak indarrean den Ingurumen Esparru Programaren helburuei zer ekarpen egiten dien ere.

Izen-emateak

Diru-laguntzen agindu honen alderdiak zehatz-mehatz azaltze aldera, Ingurumen Sailburuordetzak informazio-jardunaldia egingo du irailaren 5ean, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen ekitaldi-aretoan. Izena emateko, jo Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren webgunera (dagoeneko eman daiteke izena).



Deja un comentario