gasteizmografia .com

gasteizmografia.com-ek, orain arte inoiz garatutako eskalan, Vitoria-Gasteizko eraikinen
portaera termikoa azaltzen du
Gasteizmografia.com-ek irudi termografikoen bidez etxebizitzen energia galerak azaltzea proposatzen du. Ikerketa lan honen lehenengo fasea, Vitoria-Gasteizko Udalak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin batera osatu da, energia aurrezpenean hiritarren parte-hartzea bultzatzeko aurkeztutako green diru-laguntzekin.
Horretarako, Gasteizmografia.com-ek, kalitate handiko irudi termografikoz baliatuz, Vitoria-Gasteizko inguratzaile kopuru handi baten (altxaerak gehienbat) bero galerak azaldu ditu. Irudi termografiko hauek, erradiazio infragorrien bidez, irudikatutako gainazalek igorritako tenperatura azaltzen dute; eta honen bidez, azalen tenperatura jakin ahal da. Hau ezagututa, galdutako beroa ikusi eta balioztatu daiteke, altxaerak kanpoaldetik ikusiz gero, tenperatura altuagoa den heinean galerak handiagoak ere izango baitira. Irudi hauek www.gasteizmografia.com -en hiritarrentzat eskuragarri daude; bertan bilaketa maparen edo auzoaren bidez egin daitekeelarik.
Proiektuaren buru eta egilea Iker Gómez Iborra gasteiztarra da, arkitektoa eta eraikuntza eta arkitektura teknologietan doktoregaia. Proiektua aurrera eramateko Itziar Gorosabel  arkitektoaren ezin estimatuzko lankidetza izan du; baita beste kolaboratzaile batzuena ere, haien artean Gimateg (alokatzeko neurketa ekipoak), PREST STA (aireko zerbitzu termografikoak) eta Berein (web orrialdeen garapen eta kudeaketa).
Nabarmendu beharra dago, lehen fase honen garapenerako 10.000 termografia inguru egin direla. Hauekin 1.500 irudi osatu dira eta aukeraketa bat egin ostean, hauetatik 300 web orrialdera igo dira haien kalitate dibulgatzailearengatik. Hortaz, proiektuaren eskala eta irudien kalitatearengatik eta hauek hiritarrentzat publiko eta irekiak izateagatik, Gasteizmografia.com nazioarteko panoraman orain arte ikusitako I+D+i proiektu bat dela adierazi daiteke

opcion avenida >> Gasteiz Hiribideko irudi termografikoa

Irudiak publikoki zabaltzearen helburua, hiritarrek modu erraz batean eraikinen berotze sistemarako erabiltzen den energia termikoaren kontsumo eta gastuaz jabetzea izan da. Hau lortzeko, informazio gehigarri bat prestatu da, termografiak era erraz eta intuitiboan ulertu eta interpretatzen laguntzeko. Honekin energien kontsumoa murrizteko kontzientziazio hiritarra bideratu nahi da.
Gainera, Gasteizmografian Vitoria-Gasteizko eraikinak 0 edo ia 0 kontsumoko eraikinetan bihurtzea beharrezkoa dela hausnartu da; hau lortzea teknikoki posible eta ekonomikoki bideragarri eta errentagarria baita. Hortaz, energien kontsumoa murrizteko eraikinak eraldatzeko proiektuak garatzeaz gain, I+D+i proiektuaren bigarren fase batean ere lanean dabiltza. Hauek kontsumoaren helburu eta estandarizatze ezberdinen menpeko birgaitze edota eraldatze kasu teoriko eta praktikoen fitxa tekniko eta konparatiboak lantzeko asmoa dute; CTE betetzen dutenetik 0 kontsumoko etxebizitzetaraino. Birgaitze konparatiboa eta fitxa tekniko hauek, kalitate estandarrak jarraituz, lortu ahal diren energia aurrezpen helburuak proposatzen dituzte; baita ere helmena, itzuleren gutxi gorabeherako kostua, hauen gakoak, konfort egoerako etxebizitzen mantenuaren kostua edo lan ezberdinen errentagarritasun eta amortizazioa.
Gainera, hauen bidez eraikinen eraldaketa eta hobekuntzarako eskuragarri dauden diru-laguntzak konbinatu eta azaldu nahi izan dira.
Bigarren fasearen garapenerako eta lehenaren kostuari amaiera emateko, crowdfunding edota beste bide batzuetan konfiantza jarri da. Bitartean, bigarren fasearen aurretiazko azterketaren informaziora heldu daiteke. Informazio guztia erdaraz nahiz euskaraz eskuragarri dago eta egileek zabaldutako informazioa osatzeko erabiliko duten blog batez lagunduta doa; ulermena erraztu, diru-laguntzaz ohartarazi edota ikerketa bereziez informatuko duena.
Amaitzeko proiektuaren oinarrizko helburua zenbait adibide garatzea dela aipatzea ezinbestekoa da; hiriko eraikinak 0 kontsumoko eraikinetan eraldatzea posible, bideragarri eta errentagarria dela aurkeztuko dutenak. Horregatik, proiektuaren hirugarren faseari hasiera emateko, Gasteizmografia.com-etik gogorarazten da 0 edo ia 0 kontsumoko eraikinetan bilakatu nahi duten auzokide-elkarteak bilatu nahi direla; Vitoria-Gasteizko eraikinen eraldaketari irteteko pistola tiroa emateko asmoz. Informazio gehiago eskuratzeko, web orrialdea kontsultatu edo info@gasteizmografia.com -era idatzi.

Radio Vitorian gure proiektua azaldu genuen. Elkarrizketa entzuteko lotura honetan sakatu.

qr gasteizmografia



Deja un comentario