Enplegua eta prestakuntza Vitoria-Gasteiz-en

ENPLEGUA ETA PRESTAKUNTZA LUZEA

Enplegua eta prestakuntza Vitoria-Gasteizen

¡Berriztatu edo hil!

Udalaren prestakuntza programek hainbat jarduera eremu hartzen dute barne: industria, automozioa, eraikuntza eta instalazioak, zerbitzu pertsonalak eta gizartearentzakoak, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, enpresentzako zerbitzuak, berrikuntza eta zerbitzu espezializatuak, enplegu berdea,…

Enplegurako lanbide heziketaren ikastaroak, laneratzeko eta koalifikazio maila hobetzeko, enpresetan praktikak egiteko aukera emanez eta etengabeko prestakuntza ikastaro espezializatuak, lanbide-profila dutenentzat.

Birgaitze eta eraikuntza jasangarriei buruzko ikastaroak:

Eraikin eta instalazioen oinarrizko mantentze eta zaintze lanak egiten ikasi.

- Iturgintzako eta berokuntzako instalazioak instalatzea eta konpontzea

Hodiak instalatzea, instalazio motaren arabera hainbat material motatako hodiak prestatu, ebaki eta batuz, eta etxeko erabilerako klimatizazio aparatuak, erradiadoreak eta aparatu sanitarioak muntatu nahiz desmuntatzea.

- Barrualdeko eraberritzeak. Trenkadak egitea
Adreiluzko eta gaineztatzeko blokezko hormak eta partiketak altxatzea, estalkietako obretan estaldura euskarriko elementuak eraiki eta ipintzea, eta obra lekuetan lan osagarriak egitea, …
Eragiketa osagarriak egitea, nagusiaren aginduei jarraituz, hainbat erabilera eta instalaziotarako eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatu eta mantentzean, kasuan kasu behar diren teknikak
Iturgintza eta berogintza arloko enpresentzat eta negozio ideia duten pertsonentzat.

- CE3X. Lehendik dauden eraikinen Energia ziurtagiria

CE3X erabiltzen ikastea. CE3X Ministerioak onartutako programetariko bat da, lehendik dauden eraikinen energia kalifikazioaren prozedura sinplifikatua egiteko.

Beharrezko ezaguerak ikuskapen teknikoko eraikin-txosten bateko errealizazierako lortzea.

Orientazioa

Argi ez badakizu zein ikastaro egokitzen zaien ondoen zure profil eta lanbide interesei, gure prestakuntza eskaintzari buruzko orientabideak eska ditzakezu:

  • CETICen , informazio eta komunikazio teknologiekin lotutako prestakuntzarako.
  • Ignacio Ellacuría Ikastegian eraikuntza, instalazio, eta akaberen alorretako eta horiekin lotutako beste alor batzuetako (metala, makineria, zura…) prestakuntzarako.

Vitoria-Gasteizko Enplegua eta prestakuntza Ikastaroen informazio liburuxka deskargatze lotura honetan sartu.


Ver mapa más grande



Deja un comentario