CHEQ4 eguzki instalazio termikoen balioztatzea

IDAEk (Instituto para la Diversificación y el Ahorro de la Energía) eta ASITek (la Asociación Solar de la Industria Térmica) CHEQ4 prestatu dute, tenperatura baxuko eguzki-energia termikoen sektoreen parte-hartzaileei lana errazteko asmoz: HE4ren aplikazioa, betetzea eta ebaluaketa; Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (KTE) HE Energia aurrezpenaren HE4 atala.

CHEQ4k eguzki-instalazioa barietate zabal bat definitzea ahalbidetzen du, proiektuaren sistemaren konfigurazioaren parametro minimoak sartuz. Honela, UBS eta eraikinaren igerilekuak behar duen eskaera energetikoaren arabera, sistema horrek eskaintzen duen eguzki-estaldura eskuratuko dugu.

CHEQ4

Sartutako datuen arabera, programak HE4 arauak eskatzen duen eguzki kontribuzio minimoaren betetzea balioztatuko du, moduz erraz eta azkar batean emaitzen frogapen txosten bat sortuz.

CHEQ4a gainera osagarri bat eskaintzen du: instalazioaren oinarrizko parametroak azaltzen dituen balioztatze dokumentu bat. Honela, instalazioen exekuzioaren kontrol lanean inplikatutako eragileek txostena egiaztatu ahalko dute.

Aplikazioak sortutako baiezko txostena, HE4aren ikuspegi energetikoaren konplimendua frogatzeko nahikoa izango da. CHEQ4 -ren emaitza ezezkorra izatekotan, hau da, eguzki kontribuzio minimoaren kalkulua betetzen ez badu aplikazioak, konplimendua beste prozedura baten bidez egiaztatu ahal izango da.

Kontsultak. Edozein zalantza edo argibide izatekotan, IDAEra posta elektronikoz idatzi, gaian KONTSULTA hitza soilik ipiniz.

Oharra. Programaren eguneratzeei eta kaptadore eta sistemen datu-baseei buruzko informazioa jasotzeko, edota programa honekin erlazionatutako ekitaldiei buruz gehiago jakiteko, IDAEra postal elektronikoz idatzi, gaian ABISUAK hitza solilik ipiniz.

Kaptadore eta aurrefabrikatutako sistemen inklusioaren eskaera. Kaptadore eta aurrefabrikatutako sistemak datu-basean sartzea eskatu nahi izatekotan, posta elektronikoz idatzi, gaian ESKAERA hitza soilik ipiniz.

Programaren azken bertsioa eta datu-base egokia duzula egiaztatu.

ATXIKITAKO AGIRIAK (Beste orri baten irekiko dira)

EXE Programa CHEQ4 (23,73 Mb)



Deja un comentario