Auto-eraikuntzarako laguntza

ig Karratun auto-eraikuntzarako laguntza eskaintzen dugu:

Ulertzen dugu zenbait obratan bezeroak (eta bere lagunek) obrako hainbat alderdi gauzatu nahi izaten dituela, izan ere, horiek egiteko gai ikusten da eta, aldi berean, lagunen adiskidetasunaz gozatu eta norberak burutzearen poza izaten du.

Bikain deritzogu horri. Berez, guk ere gauza asko gure kabuz egitea atsegin dugu.

Horregatik, auto-eraikuntzarako laguntzaren bidez, auto-eraikuntzaren esperientzia hobe dezakegula uste dugu.

Laguntza horiek laguntza teknikoak dira, eraikinak bizkorrago, seguruago eta kalitate handiagoz gauzatu ahal izateko.

Eskaintzen dugun laguntza ez da mugatzen obra berrian eskaintzen dugun guztira, izan ere, alderdi hauetan ere lagun dezakegu:

  • Obra auto-eraikuntzaren aukerak aintzat hartuz sinplifikatzea.
  • Produktu eta sistemen erosketa.
  • Muntaketa-eragiketen azalpena eta, beharrezkoa balitz, laguntza muntaketan.
  • Auzolaneko jardunaldien edo bizilagunen laguntza eta kooperazioaren antolaketa.
  • Laguntza zati konplexuen garapen eta gauzapenean, edo laguntza profesionalen kontratazioan.
  • Laguntza obraren kudeaketa eta segurtasunean.

Labur-labur: auto-eraikuntza kalitate handikoa izaten laguntzen dugu eta gauzak laguntzarik gabeko auto-eraikuntzan baino hobeto, bizkorrago eta seguruago egiten.

Gure ezagutza guztia aplikatzea eta arkitektura-proiektu bat aurrera eramaten laguntzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin. Horretarako, harremanetarako galdetegia bete dezakezu, edo zuzenean jar zaitezke harremanetan posta elektronikoz, telefonoz edo jendearentzako arreta ordutegietan bisitak eginez.



Deja un comentario