Aholkularitza eraikuntza teknologietan

Eraikuntza-diseinua eta eraikuntza-ingeniaritzen aplikazioa funtsezko elementuak dira eraikina behar bezala gara dadin.

Eraikuntza-diseinuari esker galdera hau erantzun daiteke: Nola egiten da?

Eraikuntza-diseinuarekin eraikina garatzeko beharrezkoak diren elkartze eta eragiketa guztiak zehazten dira. Modu horretan, ustekabeko kostuak eta epea luzatzea eragin dezaketen muntaketako arazoak sortu aurretik ebatzi egin ditzakegu.

Orobat, eraikuntza-diseinua eraikuntzaren logikan aplikatuta, asmo handiagoko eta kostu gutxiagoko proposamenak gara daitezke, izan ere, pentsamendu holistikoaren oinarria da eraikuntzaren arloan.

Zer eskaintzen dugu eraikuntza-diseinuari eta eraikuntza-ingeniaritzei dagokienez:

ig karratuko arkitektoak adituak gara eraikuntzan eta arkitektura-teknologietan. Horregatik, beste arkitekto eta profesional batzuei laguntza eskaintzen diegu, beren proiektuak proiektuko ideiak eraikinaren eraikuntza-diseinuarekin uztartuz gara ditzaten.

Laguntza eskaintzen dugu eraikuntza-sistemen diseinuarekin lotutako esparruetan:

  • Fatxaden ingeniaritza
  • Elkartzeen ebazpena
  • Sistema baten prestazioen eta hobetzeko ahalmenaren ikerketa
  • Berrikuntza eta I+G+b txertatu eta garatzea
  • Eraikinaren industrializazioa
  • Instalazio eta egituren diseinu eta kalkuluak

Eta hori guztiori kasu bakoitzean beharrezkoak diren tresnekin garatzen da; obrako elkartzeak ebazteko horman klera erabiliz edo BIM sistemak erabiliz diseinatutako piezak lantegira eraman eta sortzeko.

Gure ezagutza guztia aplikatzea eta zure proiektua garatzen laguntzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin. Horretarako, harremanetarako galdetegia bete dezakezu, edo zuzenean jar zaitezke harremanetan posta elektronikoz, telefonoz edo jendearentzako arreta ordutegietan bisitak eginez.



Deja un comentario