Zertarako dira arkitektoak? Zertarako izan daiteke erabilgarri igKarratu?

ig karratu arkitekturarekin zerikusia duten hainbat jarduerez ardura daiteke.

Horretarako, laburpen bat egin dugu, horrela izendatu duguna: Zertarako dira arkitektoak?

  • Obra berria.
  • Eraikinak birgaitzea
  • Eraikuntza-diseinua
  • Obra-zuzendaritza
  • Auto-eraikuntzarako laguntza

Edozein kasutan, eta bezeroak eskatzen duen hartatik haratago, bezeroak egiaz zer behar duen, zer nahi duen eta zer amesten duen aintzat hartuz lan egiten dugu. Hala, eskuragarri dagoen aurrekontutik abiatuz zer lor daitekeen zehazten dugu; urrunegi joan gabe.

Obra berria:

Obra berria dela diogu zerotik hasten den edozein obra (dena den, obrako beste fase batean esku har dezakegu gure ezagutza aplikatzeko)

Bezeroaren beharrak, nahiak eta ametsak aintzat hartuta, bezeroaren aukeretara egokitutako obra bat gara dezakegu.

Partzelaren hautaketan ere lagun dezakegu. Horretarako, partzelaren funtsezko ezaugarrien ahalmena aztertzen dugu: (eguzki-erradiazioaren ikerketa, haizeak, ikusmirak, bizilagunak, zarata-mapak, zoruaren erabilera eta kalitatea, joan-etorrien kostua, etab.)

Eraikinaren diseinuan ere lagun dezakegu. Haatik, gure baldintzetako bat da eraikitzen den eraikinaren kontsumoa ia 0koa izatea (NZEB, passivhaus edo horretarako prestatua).

Horri guztiorri egungo beharrizanen azterketa (epe labur, ertain eta luzean), partzelaren baldintzak, ahalmen bioklimatikoaren azterketa nahiz CO2 emisioen murrizketa gaineratu behar zaio. Gainera, bioeraikuntzarekin lotutako alderdiak txertatu behar dira, energia irentsia murriztu behar da, edo KOL (Konposatu Organiko Lurrunkorra) emisioa murriztu behar da. Halaber, kalitatezkoa, osoa, osasungarria, inguruarekin eta ingurumenarekin errespetuzkoa nahiz bezeroaren behar eta nahiak aseko dituen produktu bat eskaintzeko beharrezkoa den oro egin behar da.

Diseinu-faseaz gain eraikuntza-diseinuaren faseak garatzen ditugu (nola eraikiko den), instalazioen diseinu eta kalkulua burutzen dugu (nola funtzionatuko duen) eta egiturak diseinatu eta kalkulatzen ditugu (nola sostengatuko den). Hori guztiori modu holistiko batean, proiektuaren gainerako alderdiekin bat etorriz.

Ondoren hori gauzatu egin behar da. Horretarako, obrako zuzendaritza (guztia proiektua betez gauzatzen dela ziurtatzeko) eskaintzen dugu eta, era berean, gremioak eta profesionalak hautatu eta kontratatzerakoan laguntza ematen dugu (gremioen koordinazioan ere lagunduz).

Hori industrializatutako prozeduren erabileran (gomendatua) edo eraikuntza hezearen erabileran aplika daiteke, edota, beharrezkoa balitz, auto-eraikuntza eta auzolana ere txertatuz.

Obra amaitu ondotik, obra hartu eta eskuliburua entregatu eta azaldu egin behar da. Horrez gain, jarraipen pertsonalizatu bat burutzen dugu. Jarraipen horri esker, gure bezeroen asebetetze-maila ezagutzeaz gain, zertan asmatu dugun eta zertan huts egin dugun jakin dezakegu.

Eraikinak birgaitzea:

Birgaitze batean esku-hartze printzipioa obra berrian izaten denaren antzekoa da.

Fase hauek ematen dira: eraikinaren ahalmenen azterketa, konponbidearen diseinua, muntaketa-eragiketen diseinua, instalazioen azterketa eta diseinua, egituraren sostengu-ahalmenaren azterketa.

Halaber, obrako muntaketa, koordinazioa eta kudeaketaren fasea dago.

Azkenik, amaitutako obraren entrega eta eraikinaren eskuliburuaren entrega eta azalpena, eta jarraipen pertsonalizatuaren hasiera.

Eraikuntza-diseinua:

Eraikuntza-diseinuarekin beste arkitekto eta profesional batzuei laguntza eskaintzen diegu eraikinaren eraikuntza-diseinua gara dezaten:

Laguntza eskaintzen dugu eraikuntza-sistemen diseinuarekin lotutako esparruetan:

  • Fatxaden ingeniaritza
  • Elkartzeen ebazpena
  • Sistema baten prestazioen eta hobetzeko ahalmenaren ikerketa
  • I+G+b txertatzea
  • Eraikinaren industrializazioa (piezak sortzea)

Eta hori guztiori kasu bakoitzean beharrezkoak diren tresnekin garatzen da; obrako elkartzeak ebazteko horman klera erabiliz edo BIM sistemak erabiliz diseinatutako piezak lantegira eraman eta sortzeko.

Obra-zuzendaritza:

Obra-zuzendaritza eta egikaritzearen zuzendaritza funtsezko elementuak dira proiektua gauzatu eta guztia proiektuan adierazitakoa betez eta aurreikusitako denboran eta kostuan egiteko.

Era berean, ig karratun lanketa horiek gauzatzeko aukera eskaintzen dugu, beharrezko zehaztasunez.

Auto-eraikuntzarako laguntza

Ulertzen dugu zenbait obratan bezeroak (eta bere lagunek) obrako hainbat alderdi gauzatu nahi izaten dituela, izan ere, horiek egiteko gai ikusten da eta, aldi berean, lagunen adiskidetasunaz gozatu eta norberak burutzearen poza izaten du.

Bikain deritzogu horri. Berez, guk ere gauza asko gure kabuz egitea atsegin dugu.

Horregatik, eskaintzen ditugun laguntza teknikoekin auto-eraikuntza prestazio gehiagoz gauza daitekeela planteatzen dugu.

Eskaintzen dugun laguntza ez da mugatzen obra berrian eskaintzen dugun guztira, izan ere, alderdi hauetan ere lagun dezakegu:

  • Obra auto-eraikuntzaren aukerak aintzat hartuz sinplifikatzea.
  • Produktu eta sistemen erosketa.
  • Muntaketa-eragiketen azalpena eta laguntza lehen errepikapenetan.
  • Auzolaneko jardunaldien edo bizilagunen laguntza eta kooperazioaren antolaketa.
  • Laguntza zati konplexuen garapen eta gauzapenean, edo laguntza profesionalen kontratazioan.
  • Laguntza obraren kudeaketa eta segurtasunean.

Laburbilduz, auto-eraikuntza kalitate handikoa izaten lagun dezakegula eta gauzak laguntzarik gabeko auto-eraikuntzan baino hobeto, bizkorrago eta seguruago egiten lagun dezakegula uste dugu.

arquitectos igkarratu



Deja un comentario