ALEA Arabako euskarazko astekaria

 ALEA Arabako euskarazko astekari berriaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa

2014ko apirilean, Alea astekariaren logo lehiaketara aurkeztu ginen.  Zoritxarrez, ez genuen saririk irabazi, baina astekaria ezagutzeko aukera ezin hobea izan genuen. Zorionak irabazleari!

Hona hemen hirinet.net -ek azaldu zuen berria:

Astezkena, 16 Apirila 2014

“ALEA Arabako euskarazko astekaria martxan jartzeko proiektua abian da eta urte bukaeran lehenengo alea esku artean izateko aukera izango duzu.

Guztion artean ALEA izena aukeratu ondoren, logotipoa diseinatzeko lehiaketa martxan jarri dugu.

ALEA Araba mailan euskara hutsean argitaratuko den lehenengo astekaria izango da, parte hartzean oinarritua eta Arabako euskaldunon sarea osatzen lagunduko duena. GEU elkarteak, Berriak eta Goienak heldu diote erronka honi baina herrialde osoko euskaldun eta euskaltzaleen ekarpenarekin aterako da aurrera. Izan ere, ALEA izena Hirinet-en egindako bozketa baten bitartez aukeratu da eta oraingoan ere, argitalpenaren logotipoa izango dena lehiaketa bidez egitea proposatzen dizuegu.

Arabako astekari berriaren logotipoaren lehiaketa edozein pertsona nahiz diseinu grafikoko enpresa orori zuzenduta dago. Sari bakarra banatuko da; 100 euro + ALEA astekariaren urte beteko harpidetza eta proposamenak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 13a izango da.

Epaimahaia Arabako euskarazko astekariaren proiektua garatzen ari den lan-taldeko kideek osatuko dute.

ALEA – Logo lehiaketaren OINARRIAK “

Hau izan zen gure proposamena:

Aldizkari zein beste argitalpen batzuetarako logotipo osoa proposatzen da:

ig karratu - alea logotipoa

Proportzioen arabera luzetasuna egokia ez bada, hurrengo formatua proposatzen da:

ig karratu - alea logotipoa2
Azken hauek itxura laburtua dute, web orrialderako edo iragarkietarako adibidez erabilgarria
izan ahal dira. Txikiena aldiz, sare sozialetarako dago pentsatua, tamaina txikiak irudia
irakurtezina egin ohi baitu.

ig karratu - alea logotipoa laburtuta horizontalean                  ig karratu - alea logotipoa laburtuta

Gehigarri moduan, txartela eta poltsen diseinua ere aurkeztu zen.

ig karratu - alea bisita txartela ig karratu - alea poltsa



Deja un comentario