BloGazte

<< Volver al listado

Martxan da BloGazte, gazte euskaldunei zuzendutako blog lehiaketa

BloGazte

Urtarrilean, BloGazte lehiaketara aurkeztu ginen.

Hirinet Gasteizko Euskaldunon Atariak BloGazte lehiaketaren sariak banatu zituen.
Zoritxarrez ez genuen saririk jaso.


Lehiaketaren informazioa:
BloGazte Gasteizko gazte euskaldunei zuzendutako blog lehiaketa antolatu du Hirinet Gasteizko Euskaldunon atariak, Vitoria-Gasteizko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Euskara, gazteak eta teknologia berriak batera sustatzea da lehiaketaren helburua, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz.

Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 18 urtetik eta 30era bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago eta bi kategoria izango dira: blog pertsonalak eta taldeko blogak. Kategoria bakoitzean interneteko bitakora onena sarituko da. Guztira, 600 euro banatuko dira. Publikoak blog onena saritzeko aukera izango du Publikoaren sariari esker.

BloGazte euskarazko blogen I. lehiaketaren oinarriak

Informazio gehiago: erredakzioa@hirinet.net



Deja un comentario